Atzo arratsaldean Arrasateko Kulturate zentroan AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek antolatutako IKT-ak eta aisialdi birtuala mahai ingurua ospatu zen.

Aurrez-aurre eta sarean bildu ginen atzo AZK Komunikazio agentziako Olatz Artola, Elhuyar Fundazioko Igor Leturia, Aiora Mujika youtuberra eta Game Erauntsiko komunikazio arduraduna den Maitane Junguitu. Ordu eta erdi eman genuen IKT-ak eta aisialdi birtuala izenburupean euskara eta teknologia berrien inguruan.

Sarean euskarak daukan presentzia izan zen ardatz nagusia eta parte-hartzaile bakoitzak bere iritzia eman zuen hainbat gaiei buruz. Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak hainbat baliabide eskeini zituen euskarazko edukien banatzea sarean errazteko. Besteak beste, euskara itzultzaile automatiko bat aurkeztu zuen, hala nola, testua ahots bihurtu eta bideoetan azpitituluak sortzeko erreminta bezala erabili daitekeena.

Olatz Artolak AZK Komunikazioko lanean oinarrituz bere kezka eta iritziak azaldu zituen. Artolaren ustetan, euskara militantzia afera bat baino gure nortasunaren zati bat. Euskara marka indartzeko tresna izan daiteke, biztanlaria konkretu bati bere hizkuntzaren bidez mezuak modu eraginkorrean helarazteko ezinbestekoa.

Aiora Mujika youtuberarrak, euskarazko edukiak sortu eta banatu beharra azpimarratu zuten. Ez dira soilik edukiak sortu behar, hauek eskuragarri jarri behar dira publikoak erraz aurkitu eta kontsumitu ditzan. Gainera, bere esperientziari buruz aritu zen YouTuben euskarak daukan presentziari buruzko gogoeta eginez.

Bestalde, bideo-jokoei buruz Game Erauntsiko Maitane Junguitu mintzatu zen. Hasteko, euskarazko bideo-jokoen eskaintza urria dela adierazi zuen. Game Erauntsiaren lana aurkeztu zuen orduan eta elkarteak bere webgunean duen euskarazko bideo-jokoen zerrenda erakutsi zuen. Euskarazko bideo-jokoetara sarbidea zaila dela ere azaldu zuen, banatzaile plataforma handiek ez dutelako euskara aukera bezala eskaintzen.

Ekitaldiaren jarraipena

Ekitaldia Arrasaten aurrez-aurre eta publikoarekin antolatu bazen ere, mahai inguruko bi hizlarik etxetik parte-hartu zuten. Errealizazioa Goiena telebistak errealizazioa burutu zuen eta streaming bidez emititu zuen. Horretaz gain, Game Erauntsia Elkarteak antolatutako #3000Twitz kanpaina dela medio, Twitchen ere zabaldu zen seinalea. Twitchen ikus-entzule asko egon ez baziren ere, txatean euskara eta sareari buruzko ekarpen asko egin ziren.

IKT-ak eta aisialdi birtuala mahai ingurua ezin izan bazenuen zuzenean jarraitu edota berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu bideo osoa: