Ekainean argitaratuko diren jokoak aipatu ditu Il4rgik, horien artean Fall Guys dohainik eskainiko dela gogoratu du.

Berriro ere Il4rgi Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan da. Ekainean bideojoko ugari estreinatuko dira eta hauetako bost aukeratu ditu irratian aurkezteko.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Ekainean kaleratutako tituluak oso desberdinak dira elkarren artean. Esaterako, hauetako bi Japonian girotuta daude, alde batetik ninjak, eta bestetik misterioa proposatuz.

  • Scape Academy: jokoaren izenak dioen bezala, scape room edo ihesgeletan trebatzeko ikasleak biltzen ditu joko honek. Hauetatik irteteko bideak bilatu beharko ditugu detektibe trebeetan bihurtzeko.
  • Souldiers:  Metroidvania generoko joko berri hau jadanik argitaratu da eta fantasia mundu batean murgilduko gaitu.
  • Mario Strikers: Battle League Football: zale asko ari dira Nintendo Switch-en soilik argitaratuko den joko honen zain. Gainera, oraindik astia dugu demoa dohainik probatzeko, baldin eta Nintendo Switch online zerbitzua badugu.
  • Fall Guys Ultimate Knockout: ekainaren 21ean jokoa plataforma guztietara iristeaz gain, dohainik eskuratu ahal izango da.
  • Madison: beldurrezko jokoen zaleentzat ekarpen interesgarria da hau. Argazki kamera baten bidez hildakoen mundura gerturatuko gara, puzzleak argitzen ditugun bitartean.

Joko hauen inguruan sakondu du Il4rgik, beraz, iruzkin guztiez gozatzeko entzun ezazu bere txokoa!

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.