Oiartzun Irratiko Arguyu irratsaioan izan da berriz Il4rgi streamerra bideo-jokoen munduko azken albisteei buruz hitz egiteko.

Gure Il4rgi gogotsu sartu da ekainean, eta horretarako arrazoi esanguratsuak dauzka. E3a iristear da jada, bideo-jokoen festa handienari hasiera emanez horrela. Horren inguruan mintzatu zen streamerra Oiartzun Irratiko Arguyu saioak egiten duen bideo-jokoei zuzendutako txokoan.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Ekainaren 12tik 15era bitartean egingo den azoka digitalaren aurkezpenen ordutegiak zehaztu dituzte enpresa eta garatzaile handiek, beraz iragarpen eta ezusteetarako prestatzeko unea heldu da jokalarientzako: bertan egongo dira Xbox, Nintendo, Ubisoft, Capcom, Bandai Namco eta askoz gehiago.

E3a izango da ekainean bideo-jokoen begirada guztiak erakarriko dituen ekimena, baina hala ere hainbat obra interesgarri argitaratuko diren hilabetea ere bada, eta horiek zerrendatzeari ekin dio Il4rgik.

  • Ghost n' Goblins Resurrection: Capcomen Arthur zalduna Switchetik igaro ostean PC, PS4 eta Xbox One plataformetara iritsiko da bere bi dimentsiotako abentura berriarekin.
  • Sniper Ghost Warrior Contracts 2: Frankotiratzaileen abentura berria eratu du CI Gamesek PC eta kontsoletarako.
  • Ratchet and Clank: Rift Apart: PlayStation 5eko bideo-joko desiratuenetako bat da. Insomniac Gamesek portal eta dimentsio alternatiboez betetako plataforma eta tiro abentura prestatu du.
  • Mario Golf: Super Rush: Nintendoren iturgina kiroletara bueltatuko da joko honetan. Joko mota zoroak batuko ditu Switcherako abenturak.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.