Il4rgi streamerra euskaraz Twitchen dabiltzan sortzaileei buruz aritu da Oiartzun Irratiko Arguyua saioan.

Il4rgi streamerra berriro ere Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan zen bideo-jokoei buruz hitz egiten. Alaber, kasu honetan, bideo-jokoak pixkat alderatu zituen berak ondo ezagutzen duen gai bati buruz aritzeko: euskaraz aritzen diren streamerrak.

Streamer lana, Twitch ... kontzeptuak definitu zituen eta ondoren 3000Twitz ekimenari buruz aritu zen. Gainera, bukatzeko euskal streamer esanguratsuenak  eta bakoitzak lantzen dituen edukiak aipatu zituen.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.