Il4rgi Arguyu saiora itzuli da eta laster aterako diren bideojokoen berri eman du. Jokoetako emakumezko pertsonaien inguruan gogoeta ere egin du.
Berriro ere Il4rgi Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan da. Udan jokatzeko aproposak izango diren hainbat joko aurkeztu dira maiatzean. Guzti hauek birpasatu ditu Il4rgik irratian.
Maiatzean estreinatutako tituluak beraien artean oso desberdinak dira. Esaterako, hauetako bi Japonian girotuta daude, ninjak alde batetik eta misterioa bestetik aurkeztuz.
- Trek to Yomi jokoak Japonia feudalera eramango gaitu. Akira Kurosawaren film baten itxura hartzen du zuri-beltzean jokatzen den jokoak.
- Salt and Sacrifice Salt and Sanctuary sagaren hurrengo jokoa da. "Bi dimentsiotako Dark Souls" modukoa dela adierazi du Il4rgik eta seguruenik oso zaila izango dela.
- The Centennial Case: A Shijima maiatzaren 12an argitaratuko den misterio istorioa da. Bideojoko hau oso berezia da, irudi errealak erabiltzen dituelako, film interaktibo gisa.
- Sniper Elite 5 maiatzeren 28tik aurrera tiro jokoen sagaren azkeneko jokoa erosi ahal izango dugu. Aurrekoaren jarraipen zuzena da: Bigarren Mundu Gerran girotuta dago eta Frantzian naziei aurre egin beharko zaie.
Joko hauen inguruan sakondu du Il4rgi, beraz, iruzkin guztiak entzuteko bere txokoa entzun!
Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.
Iruzkinak