Il4rgi Arguyu saiora itzuli da eta laster aterako diren bideojokoen berri eman du. Jokoetako emakumezko pertsonaien inguruan gogoeta ere egin du.

Berriro ere Il4rgi Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan da. Emakumearen nazioarteko egunari lotuta gogoeta egin ostean martxoko joko esanguratsuenak aipatu ditu.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Hasteko, martxoak 8 oinarri hartuta emakumeak bideojokoen arloan bizi duen egoeraren inguruko gogoeta egin du. Emakumezko pertsonaiak aipatu ditu eta nola azkenaldian aritu den jokoetan, Far Cry 6-n eta Elden Ring-en, emakumezko zein gizonezko pertsonaia hautatzeko aukera dagoen.

Bestalde, aurreko hilabetean bezala, martxoan bideojoko asko argitaratu dira. Horietako lau iruzkindu ditu Il4rgik.

  • Gran Turismo 7 Soilik PlayStationean jokatu daitekeen jokoa, Xbox-eko Forza Horizoni aurre egiteko asmoarekin etorri da.
  • Ghostwire: Tokyo Trailer oso erakargarria duen joko berritzailea dugu, mundu paranormalean oinarritutakoa.
  • Kirby and the Forgotten Land Nintendo Switch-ean bakarrik joka daiteke eta jadanik demoa eskuragarri dago.
  • Tiny Tina's Wonderland Borderlands-en zaleek gustora hartuko dute spin-off berri hau.

Gran Turismoren azken edizioa jadanik eskuragarri dago eta gainontzekoak martxoaren 25ean argitaratuko dira.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.