Il4rgi streamerra euskaraz Twitchen dabiltzan sortzaileei buruz aritu da Oiartzun Irratiko Arguyua saioan.

Bideo-jokoak mutilek mutilentzako egiten dituzte? Martxoaren 8 a da gaur eta horren inguruko hausnarketa egiteko momentu aproposa da. Il4rgi streamerra berriro ere Oiartzun Irratiko Arguyu saioan izan zen eta hain zuzen ere berdintasuna eta bideo-jokoei buruz aritu zen.

Hainbat adibide aipatu zituen. Esaterako, bideo-jokoetan aurkitu daitekeen emakumezko pertsonaiei buruz hausnarketa egin du, hauen diseinua, sexualizazioa eta narrazioan duten rola aipatuz. Bestalde, e-kiroletan jasotako jazarpena aipatu eta emakumezko sortzaileen garrantzia azpimarratu du. Jarraian, emakume twitzlari euskaldunak aldarrikatu ditu eta neskak sortzera animatu. Bukatzeko, laster merkaturatuko diren bideo-jokoak aipatu zituen.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.