Berriro ere Il4rgi izan da Oiartzun Irratiko Arguyu saioan. Otsailean hainbat bideojoko estreinatu dira eta gure bideojokozaleak lau esanguratsuenak aurkeztu ditu.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Guztiak aipatzea ezinezkoa denez, Il4rgik lau hautatu ditu eta horien inguruan gogoeta egin du. Baina guztien artean gehien itxaroten duena Elden Ring da, munduko zale askok bezala. Horretaz gain, Steam Deck-aren inguruan ere aritu da, Valve-n gailu berria.

Honako lau jokoei buruz sakondu du Il4rgik:

  • Dying Light 2: Stay Human 2015eko shooterraren jarraipen honek momentuz kritika negatibo ugari jaso ditu.
  • Horizon Forbidden West: PlayStationerako joko esklusibo honek Aloyren istorioa jarraituko du.
  • Destiny 2 The Witch Queen: 2017an argitaratutako free to play bideojoko honek seigarren hadapena jaso du.
  • Elden Ring: Dark Souls bideojokoaren zaleek asko itxaron duten jokoa azkenik iritsi da.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.