Oiartzun Irratiko Arguyu irratsaioan izan da berriz Il4rgi streamerra bideo-jokoen munduko azken albisteei buruz hitz egiteko.

Oporrak amaitu dira eta irailak hainbat berritasun ekarri ditu bideo-jokoen munduan. Il4rgi horretaz mintzatu da Oiartzun Irratiko Arguyu saioan, baina bideo-joko berriei ekin baino lehen aintzinako denden eta joko alokailuen inguruko gogoeta egin du.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Irailean hainbat estreinaldi egongo dira bideo-jokoen industrian, eta bere arreta erakartzea lortu duten bost jokori buruz aritu da Il4rgi irratsaioan.

  • Sonic Colors Ultimate: irailaren 7an kaleratzen da Segaren triku urdinaren birmasterizazioa. PC, PS4, Xbox One eta Switch plataformatara iritsiko da.
  • Life is Strange True Colors: abentura grafikoen sagaren hirugarren atala irailaren 10ean merkaturatuko da PC, PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One eta Stadia plataformetan; etorkizunean Switch-ean ere gozatu ahalko da.
  • Deathloop: Arkane Studios-ekoen lan berria irailaren 14an estreinatuko da. Kontsoletan PS5-eko esklusiboa izango den arren, PC-rako ere prestatzen ari dira Bethesda-koak.
  • Aragami 2: isilpean aritzea izango da Lince Works estudio espainiarraren jokoko erronka nagusia. Irailaren 17tik aurrera jokatzeko egongo da PCan zein PS5, PS4, Xbox Series eta Xbox One kontsoletan.
  • Kena Bridge of Spirits: atal grafiko ikusgarria duen abentura hau irailaren 21ean helduko da PCra eta PlayStation kontsoletara. Esplorazioa eta akzioa batuko ditu estetika koloretsuarekin.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.