Oiartzun Irratiko Arguyu irratsaioan izan da berriz Il4rgi streamerra bideo-jokoen munduko azken albisteei buruz hitz egiteko.

Udazkenean normalean bideo-joko ugari merkaturatzen dira. Irailean zehar hainbat aurkeztu dira eta besteak beste, oso arrakastatsua den FIFA 22 iritsi da. Joko horietaz Il4rgi mintzatu da Oiartzun Irratiko Arguyu saioan.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Irailean hainbat estreinaldi egongo dira bideo-jokoen industrian, eta bere arreta erakartzea lortu duten bost jokori buruz aritu da Il4rgi irratsaioan.

  • FIFA 22: urtero bezala, futbolzaleek kontsolekin zita handia dute. FIFA 22an jokatzeko moduan gaurkotasunak dakar eta jadanik eskuratu daiteke.
  • Alan Wake Remastered: jatorrizko jokoa ezagutu ez zutenek kontsola berrietara iritsiko da urriaren 4an.
  • Far Cry 6: maltzur karismatikoak atsegin dituzten bideo-jokoentzako ezinbestekoa. Edizio honetan Karibean kokatuko da istorioa. Urriak 6an aterako da lehenengo pertsonan jokatzen den shooter hau.
  • Metroid Dread: bideo-joko zale asko daude irrikitan Samus Aranen abenturekin jarraitzeko. Urriaren 8an iritsiko da Nintendo Switchera.
  • Demon Slayer - Kimetsu no Yaiba: Demon Slayer animea gogoko dutenek honen bideo-jokoa izango dute eskuragarri urriaren 15etik aurrera.  PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One kontsoletan eta ordenagailuan eskuratu ahal izango da.
  • Age of Empires IV: zortzi zibilizazio eskainiko dituen joko honetan Age of Empires II arrakatatsuaren joko dinamikak berreskuratuko dira urriaren 28an. Gainera, Xbox Game Pass-ean gehituko dute.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehentik ostiralera goizeko 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.