Uztailean argitaratuko diren joko guztien artean Stray da Il4rgiren desiratuenetakoa.

Il4rgik Oiartzun Irratiko Arguyu saioan parte hartu du beste batez. Uztailean bideojoko ugari estreinatuko dira, eta hauetako bost aukeratu ditu irratian aurkezteko.

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Uztailean kaleratutako titulu nagusien artean auto lasterketak, puzzleak zein... katuak aurkituko ditugu.

  • F1 22: Berritasun gutxi dakar Formula 1 modalitateko obra berri honek. Jokoak eguneratutako lizentziak dakartza, beraz lasterketa hauek atsegin dituztenentzat ezinbestekoa da.
  • Monument Valley Panoramic Edition:  Mugikorretatik ordenagailuetara salto egin du jokoak. Puzzleak grafikoki oso erakargarriak diren espazioetan burutu beharko dira.
  • As Dusk Falls: Drama interaktibo hau soilik ordenagailuan eta Xbox-en argitaratu da. Argazkien bidez bi familien arteko gatazka biziko dugu.
  • Stray: Abentura berezi honetan kalekatu bat da protagonista. Hainbat puzzle bete beharko ditu etorkizuneko mundu honetan.
  • Xenoblade Chronicles 3: Nintendo Switch-erako soilik garatu da JRPG hau. Uztailaren 29a argitaratuko da.

Joko hauen inguruan sakondu du Il4rgik, beraz, iruzkin guztiez gozatzeko entzun ezazu bere txokoa!

Entzun Il4rgiren txokoa hemen

Arguyu saioa astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:15era entzun daiteke Oiartzun Irratian.