Gehienok dakizuen bezala, gaur (abenduaren 5 larunbata), Game Erauntsiako kideak (ni barne), durangoko liburu eta disken azokan egon gara. Han egon dira ipatx eta roboute ere, txapelketa pixka bat komentatzen eta baita partaideei laguntzen ere. Bestalde Urtzai gure erregea ere han izan da eta jende gehiago ere bai. Joko asko izan ditugu bertan, super mario, don king kong(ez dakit ondo horrela idazten den) eta azkenik minecraft. Gehien harritu nauen gauzetako bat helduez osaturiko barrera supersonikoa izan da. Ume asko zebiltzan barruan baina heldurik ez. Galdera hau egiten diot nire buruari: Jokoak umeentzat bakarrik ahal dira? Zergatik galdu dute jokoenganako interesa heldu askok? Agian joko berrien eragina da, beraien garaietatik oso desberdinak direlako baina ez dut uste. Mesedez eman buelta bat gai honi.