Jokoen hileroko zozketa bazkide guztientzat

Urtzi Odriozola | 2018/01/21 11:53 WebguneaKomunitatea



Urte berriarekin batera egin genuen talde motorreko bilera eta, urteko egutegia pixka bat finkatzeaz gain, hainbat erabaki hartu genituen taldearen funtzionamendua hobetzeko asmoz. Horien artean, bazkide zaretenontzat ziur aski interesgarrien suertatuko zaizuena jokoen hileroko zozketa modua aldatu dugula da.

Gogoratu, oraindik bazkide ez zaretenok, urtean 10€ko kuota baten truke hilero bideojoko baten zozketan sartuko zaretela! Ez utzi aukera hau galtzen! Dagoeneko webgunean erabiltzaile bat sortuta duzuenok paypal bidez ordainketa prozesu txiki bat pasa eta nahikoa da :D. Honen bidez gainera, Game Erautsia ekonomikoki sustengatzen jarraituko duzue eta aurrera begirako proiektu berriak martxan jartzeko baliagarria izango zaigu! Animatu beraz!

Zozketa orain arte bezala hilaren 10ean egingo da, baina hemendik aurrera ez da beharrezkoa izango hilero webgunean izen eman edo aurretiaz zozketan sartuko den jokoa bozkatzea. Zozketan bazkide guztiok sartuko zarete eta tokatzen zaionari abisua pasako zaio berak ezer egin beharrik gabe. Orain arte bezala, zozketa grabatu eta youtuben zintzilikatuko dugu eta nola ez, gure telegram taldean irabazlea nor den ere esango dugu.

Beste aldaketa garrantzitsua 3 jokoren artean aukeratu beharrean, joko zerrenda bat eskeiniko dugula da. Zerrenda horretan ez badago irabazleak nahi duen jokoa, guri abisatu eta erabakiko dugu sari moduan emateko moduko jokoa den edo ez (batez ere ekonomikoki). Eta hurrengorako zerrenda horretan sartuko dugu.

Jokoen zerrendan gainera, PCkoak bakarrik izan gabe, kontsoletakoak ere (PS4, XBOX One...) sartuko ditugu eta zerrenda noizean behin eguneratu eta handitzen saiatuko gara. Hona hemen oraingoz osatu dugun zerrenda:

  1. Elite Dangerous
  2. Pillars of eternity
  3. Total War Warhammer
  4. Xcom 2
  5. The Witness
  6. Dark Souls 3
  7. The Witcher 3
  8. Fallout 4
  9. Diablo 3 + Reaper of Souls DLC
  10. Divinity Original Sin
  11. Far Cry primal
  12. Assasins Creed Origins
  13. ARK Survival Evolved
  14. The Evil Within 2
  15. Mirrors Edge Catalyst
  16. Ori and the Blind Forest
  17. GTA V
  18. Titanfall 2
  19. Metal Gear Solid V: The Phantom Pain
  20. CS:GO
  21. Kerbal Space Program
  22. Rocket League
  23. F1 2017
  24. Project CARS 2
  25. Dirt Rally
  26. Footbal Manager 2018
  27. Farming Simulator 17
  28. Sims 4
  29. Cities Skylines
  30. Minecraft
  31. PES 2018
  32. NBA 2K18
  33. Steep
  34. Street Fighter V
  35. PlayerUnknown's Battlegrounds
  36. Rainbow Six Siege
  37. Overwatch
  38. Star Wars Battlefront 2
  39. Battlefield 1

Beno, eta zozketaz ari garenez, hona hemen hilabete honetako zozketaren irabazle bideoa ere:

Laster, guzti hau hobeto plasmatzeko webgunean ere aldaketatxoren bat egongo da ;D

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

164
Kide

0
Jolasten

9
Online

Azken erantzunak

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

raulet7 Ira. 22, 2018, 10:30 a.m.

Egun on, Soy un chico de Barcelona y estoy interesado en conseguir el videojuego Jai Alai Spot para PC del año 2001. Si alguno de vosotros lo tie...
Lehen bideojoko euskalduna?

heaxpsd Ira. 12, 2018, 11:05 p.m.

Post baliagarri eta interesgarria, eskerrik asko konpartitzeagatik!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:11 p.m.

Aupa Errazkin! aspaldiko! Jokalari beterenoak ez daukazue berriro erregistratu beharrik. Erregistratzeko orrialdea laster publikatuko dugu, hala er...
Minecraft zerbitzaria bueltan da

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:09 p.m.

Kaixo Iban! Ba zoritxarrez ez... Crossplaya Minecraft Windows Edition, kontsolak eta mugikorren artekoa da, baina gu Java Editionera jolasten gara....
Minecraft zerbitzaria bueltan da