Game Erauntsiak Azkue Fundazio eta Bizkaiako Foru Aldundiarekin batera Jokoteknia jardunaldien hirugarren edizioa aurkeztuko dugu. Agerpena Bilbon izango da, Euskararen Etxean 10:30etan eta hainbat hedabide gonbidatu ditugu ekitaldira. Game Erauntsiak sare sozialetan zuzenean zabalduko du aurkezpena eta ondoren honen laburpena argitaratuko dugu gure blogean.

Honakoak bilduko gara asteazkenean: Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, Iurdana Acasuso Azkue Fundazioaren zuzendaria eta Maitane Junguitu Game Erauntsiko kidea eta komunikazio arduraduna.

Jokotekniaren hirugarren edizioa azaroaren 28an ospatuko da, 9:45etatik 14:00etara. Aurrekoak 2018ko maiatzan eta 2019ko urrian ospatu ziren. Aurten koronabirusak sortutako egoerara egokitutako ekitaldia izango da. Baldintza hauek aurkezpenean azalduko ditugu eta Jokoteknia jarraitzeko argibideak azalduko ditugu.

Jardunaldiaren xedea gure industriaren diagnostiko bat egitea da eta hemengo bideo-joko garatzaile eta jokalarien joerak ezagutzea. Kanpotik etorritako gonbidatu bereziak ere izango dira, jardunaldiari beste ikuspegi bat emateko asmoz.