Nire urteko jokoen zerrenda

Iker Bellido | 2018/12/31 18:30 AnalisiakAholkuakArtikuluak



Gabonetan guztiz sartuta gaude jada. Egun hauetan familiarekin elkartuko gara urte berriari ongietorria emateko. Aurten, beti gogoan izan dudana egitea pentsatu dut: urteko jokorik gustukoenen zerrenda osatu dut, eta, horrela, gabon zaharreko kanpaiak entzuten dituzuenean joko bat etorriko zaizue burura.

Esan dudan bezala, aurten gehien gustatu zaizkidan jokoekin osatu dut zerrenda. Hala ere, denak ez dira aurten kaleratutakoak, eta baliteke zure gustukoak ez izatea, nik aukeratu baititut nire gustuaren arabera, irizpide objektiborik gabe. Buelta gehiago eman gabe, hona zerrenda:

10: ARTIFACT: Valvek garatutako karta jokoa da, Hearthstonen antzekoa dena. Helburua etsaiaren bi dorre arrunt, edo dorre arrunt bat eta dorre abisal eraistea da. Joko honek animazio bikainak ditu. Zoritxarrez, karta sortak erostera behartuta gaude, baina nahi ez ditugun kartak Steameko merkatuan saldu ditzakegu.

9:EVE Online: 3.000 sistema baino gehiago dituen unibertsoak 10 urte bete ditu jada. Jokalariek ekonomiaren kontrol guztia dutelako da berezia. Hasieran, hilero ordaindu behar da jokoa, baina ondoren jokoko diruarekin ordaindu daiteke. Jokoan nahi duzuna izan zaitezke askatasun osoz: pirata, mertzenarioa, industria langilea, merkataria... PvEn hasi, eta ausart sentitzen bazara babestu gabeko PvP sistemetara joan zaitezke. Baina kontuz! Espazioa arriskuz beteta dago!

Eve online

8: STAR CITIZEN: Joko hau EVE onlinen antzekoa da: hemen ere unibertso osoa daukagu esploratzeko. Ekonomia AIren kontrolpean dago, baina jokalarien ekintzek eragin zuzena dute. Esate baterako, produkzioa handitzeak, edo espazio- ontzietan erasoek prezioak aldatzea dakarte. Jokoa behin bakarrik ordaindu behar da, baina momentuz, espazio-ontziak diruz bakarrik lortu daitezke. Batzuen ustez, EVEren ondorengoa izango da. Hala ere, nire ustez, urte asko falta zaizkio oraindik bukatuta egoteko.

7: MONSTER HUNTER WORLD: Hau ere mundu irekiko jokoa da, basapiztien ehizan oinarritzen dena. Izaki beldurgarriz betetako mundu batean kokatzen da, eta ehizan eta material desberdinak bilduz egiten da jokoan aurrera. Lortutako gauzekin arma eta armadura desberdinak sortzeko aukera ematen du. Bakarrik edo lagunekin abentura zirraragarriak bizitzeko joko bikaina da.

BONUS: Cod WW2 Protagonistak, Daniels izeneko mutilak, Frantzia askatu beharra dauka bere lagunekin batera. Gainera, alemaniarrek bere lagun bat atxilotuko dute, eta hura askatzen saiatuko da. Akzioz betetako jokoa da, eta historiako hainbat bataila bizitzeko aukera emango dizu. Horrekin nahikoa ez badaukazu, multijokalari klasikoa ere badauka jokoak. Gainera, edizio honetan, zonbi nazien itzulera daukagu, inoiz baino estilo gehiagorekin.

6: FALLOUT4: Aurreko jokoetan bezala, mundu postapokaliptiko nuklear batean kokatzen da. Kasu honetan, zure semea preso eraman eta emaztea zure aurrean erail dute. Gorabeheraz betetako abentura bat biziko duzu jokoan. Mapa oso handia da, eta zenbait lekutan eraikitzeko aukera ere izango duzu.

fallout4

5: SPACE ENGINEERS: Ingeniari baten muga bakarra bere imajinazioa da. Bere nahiak izango dira bere helburuak. Ingeniari baten paperean sartuta, basea eta nabeak sortu eta espazioan ibiliko zara, ezezaguna den sistema baten barna. Bakarrik edota lagunekin aritu zaitezke jokoan gauzak frogatuz eta akatsak eginez. Baina kontuz fisikekin, grabitatea oso arriskutsua izan daiteke eta!

4:CITIES SKYLINES: Nor ez da inoiz hiri simulatzaile batean ibili ? Estilo honetako joko asko daude, baina zergatik da hau berezia? Hasteko, herriko oinarrizko zerbitzuen funtzionamendu egokia ziurtatu beharko dugu: ur garbiak eta beltzak, elektrizitatea, zaborra... Ospitaleak, eskolak, eta polizia eta suhiltzaile etxeak ere eraiki beharko ditugu. Gainera, kaleetako trafikoa ere kontrolatu beharko dugu. Ez da lan batere erraza, eta eragin zuzena du hiriko ekonomian: auto pilaketak badaude zerbitzu publikoek ez dute behar bezala funtzionatzen. Horretaz gain, industria eta merkataritza guneak ere eraiki eta kontrolatu beharko ditugu.

Cities skylines

3: COUNTER STRIKE:GLOBAL OFENSIVE: 5vs5 jokalariko partida sinpleak. Talde bat terrorista da, eta bestea antiterrorista. Lehenengoen helburua bonbak jarri eta defendatzea da. Besteek aldiz terroristen kontra borrokatu beharko dute, eta bonba jartzea galarazi. Joko honetan zailena armak ondo erabiltzen ikastea da, eta duten desbideraketa kontrolatzea. Orain gainera dohainik jolastu daiteke, mikrotrantsazioak daude, baina armentzako itxura edo skinak erosteko bakarrik dira.

2: STELLARIS: Zein zaila eta luzea den zibilizazioaren sorrera. Hasieran gure ingurua bakarrik kontrolatzen genuen, ondoren kontinentea, eta pixkanaka mundu guztia kontrolatzea lortu genuen. Baina, horrekin nahikoa ez, eta espazioa ere ezagutu genuen. Han, beste zibilizazio batzuekin egin genuen topo: batzuk lagun egin genituen, baina beste batzuek gure kontra borrokatu ziren. Kontuz ibili behar dugu, espazioa leku arriskutsua da eta.

1: Hearts of Iron 4: Nork ez du inoiz Risk-era jokatu? Hearts of Ironi esker klasiko horretako abenturak berriro bizi ahal izango ditugu. Munduko estatu bat aukeratu, eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu beharko dugu. Bi aukera daude: munduko erreinu boteretsuena bilakatu, edo saiakeran desagertu. Erabaki sozio-politiko garrantzitsuak hartu, tropak prestatu, eta gure mugak defendatu beharko ditugu. Gainera, beste estatu batzuekin salerosketan ere aritu beharko gara. Bakarrik edo lagunekin jolasteko oso gomendagarria.

hearts of iron 4

LvL UP: CRUSADER KINGS 2: Europan kokatzen da, Erdi Aroan. Hildako asko dago gaixotasunak direla-eta. Kleroak indar handia dauka herritarren bizitzan, eta Jerusalem berreskuratu eta defendatu beharra dago. Alkate xumea izaten hasiko zara, eta pixkanaka inperio bat osatu beharko duzu. Helburua zure odola, kultura eta erlijioa munduan barna zabaltzea da, baina kontuz, etsaiek helburu bera dute eta! Norbera mundua konkistatzen saiatuko da, bere jainkoaren laguntzarekin. Deus Vult!

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

163
Kide

2
Jolasten

28
Online

Azken erantzunak

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaz...
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of tim...
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Igor Okina Feb. 3, 2019, 2:58 p.m.

Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baƱa ez dot uste 2019 irteng...
Onena etortzear dago: eta 2019an zer?

Iker Ibarguren Jan. 25, 2019, 9:08 a.m.

demoa probatu nuen aurrekoan eta urteetan atzera egin nuen... lehen aldiz joko hau bera jokatu nuen unera... a zer ohiuak!! ;)))))))
[AURRERAPENA] Resident Evil 2

Urtzi Odriozola Sept. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...