Kaixo lagunok! Hau serie berri baten hasiera izango da, eta niretzat, youtuber bezala debuta! Zatika argitaratutako artikulu hauetan (bideo baten laguntzaz beti), zerotik hasita sistema eta joko ezberdinak emulatuko dituen muntaia bat egin nahi dut. Orain modan dagoen Raspberry Pi plaka bat (esan dezagun mini ordenagailu bat) programatu eta gure etxeko telebistara konektatuko den kontsola propio bat eraiki nahi dut. Esan beharrik ez dago guztia Ubuntu sistema eragiledun etxeko ordenagailu baten laguntzarekin.
Noski, kontsola hau ez da edozein izango, joko retroetan ibilitzeko aparailu bat baizik! Lehen aipatu dudan Raspberry Pi horretan RetroPie softwarea txertatuko dut. Beste hainbat aukera ere badaude, baina lagun batek hau gomendatu zidan eta egia esan ez daukat abantaila eta desabantailen azterketarik egina...
Software honek, oraingoz honako sistema guztiak emula ditzake:
- Amiga (UAE4All)
- Apple II (Basilisk II)
- Arcade (PiFBA)
- Atari 800
- Atari 2600 (RetroArch)
- Atari ST/STE/TT/Falcon
- C64 (VICE)
- CaveStory (NXEngine)
- Doom (RetroArch)
- Duke Nukem 3D
- Final Burn Alpha (RetroArch)
- Game Boy Advance (gpSP)
- Game Boy Color (RetroArch)
- Game Gear (Osmose)
- Intellivision (RetroArch)
- MAME (RetroArch)
- MAME (AdvMAME)
- NeoGeo (GnGeo)
- NeoGeo (Genesis-GX, RetroArch)
- Sega Master System (Osmose)
- Sega Megadrive (DGEN, Picodrive)
- Nintendo Entertainment System (RetroArch)
- N64 (Mupen64Plus-RPi)
- PC Engine / Turbo Grafx 16 (RetroArch)
- Playstation 1 (RetroArch)
- ScummVM
- Super Nintendo Entertainment System (RetroArch, PiSNES, SNES-Rpi)
- Sinclair ZX Spectrum (Fuse)
- PC / x86 (rpix86)
- Z Machine emulator (Frotz)
Honela, muntaiaren amaieran, ondorengo bideoan agertzen den moduko zerbait izango dugu. Ea mandoa ere konfiguratzea lortzen dudan!
Oraingoz beraz, zuek prestatzen joan zaitezten, honakoa beharko duzue:
- Raspberry Pi plaka bat (nire kasuan 512MBekoa da, baina 2. modeloa gomendatzen dizuet 1GB RAM duena)
- Gutxienez 4GB dituen Mikro SD txartel bat eta hau ordenagailuan konektatzeko egokigailu bat
- HDMI kable bat
- Gaur egungo edozein mugikorrek erabiltzen duen USB - USB mini kable bat
- USB memoria gordailu bat
- USB bidez konektatzen den teklatu bat
- [AUKERAN] Ipega edota USB batez konekta daitekeen beste kontsolaren baten mandoa
Guzti hau egiteko, ez da programatzaile maila aurreraturik behar, denbora askorik ere ez liguke kendu behar eta oso dibertigarria da! Katxarreatzea gustatzen bazaizu, ezin duzu hau galdu!! Animatu ba!
Hurrengoan ikusiko dugu elkar!! Ondo izan!
Iruzkinak (5)
Antton May 15, 2015, 7:34 a.m.
Nik raspberry pi bat daukat. Oso baliagarria izango zait series hau.
Urtzi Odriozola May 15, 2015, 11:37 a.m.
Iepa! Ea ba dena pausoz pauso eta txukun egiten dudan. A ze presioa orain!! ;D
Zerbait faltan edo soberan ikusten baduzu lasai esan eh! Eta zalantzarik baduzu ere, lasai galdetu iruzkinetan.
Bingen Galartza Iparragirre May 15, 2015, 4:53 p.m.
Nik Cubieboard 2 a daukat (Rasperry-ren konpetentzia). Ea funtzionatzen duen! :D
andralio May 18, 2015, 8:13 p.m.
Iee!! Idea ona!! Nire saiauko naiz egitten, badakizu gbako jokuk zemuz ikusten dien?
Urtzi Odriozola May 18, 2015, 11:23 p.m.
Aupa!! Bai, egia esan ez dut GameBoyko jokorik probatu, baina NES eta Megadrivekoak oso ondo dabiltza. Nintendo 64a ere probatu dut, baina, 512MBeko RaspberryPian ez dabil ondo... Eta "overclocking"-a egitera ez naiz ausartzen, ez baita nire aparailua.
Bestalde, nire Ipega agintea konfiguratzen saiatzen ari naiz, baina pff luzerako izango da... ez daukat inolako laguntzarik. Uste dut aurrenetarikoa izan naizela honelako zerbait planteatzen. Bluetooth bidez agintea detektatzen dut, baina gero Raspberryarekin parekatzerako orduan komeriak...
Egun hauetan kontu horiekin ibili naiz ba... Emulatzailea martxan jartzea oso erraza da. Ea aste honetan argitaratzen dudan artikulua! Ondo izan!