Izen ematea urriaren 10ean hasiko da eta 30ean itxi. Finala abenduaren 4ean jokatuko da zuzeneko ekitaldi berezi batean.

Game Erauntsiak udazken honetan Rocket League bideo-jokoaren txapelketa antolatuko du. Irailetik doakoa da bideo-joko hau PC, Playstation 4, Xbox One eta Switch plataformentan. Gainera, crossplay jokatzeko aukera izanik abagune paregabea da euskal gamerren arteko norgehiagokak jolasteko.

Parte-hartzeko txapelketaren fitxan izena eman behar da urriaren 10a eta 30a bitartean. Horretarako Game Erauntsiko webgunean erregistratuta egon behar da eta Rocket League jokoaren ID-a gehitu norberaren erabiltzailean.

Saritu bakarra izango du txapelketak. Irabazleak aukeratutako bideo-joko plataforma batean gastatzeko 20 euro eskuratuko ditu eta Game Erauntsiko kamiseta bat.

 

Finalak zuzenean

Partidak azaroan zehar jokatuko dira antolatzaileek finkatutako epeetan. Zortzi jokalari hoberenak final laurdenetara pasako dira. Bukaerako fasea abenduaren 4an jokatuko da arratsaldeko 16:00tan. Final erdiak, final laurdenak eta finala Game Erauntsiaren Twitch kanalean emitituko dira euskarazko iruzkinekin zuzenean.

 

Txapelketaren araudia

Txapelketako partida guztiak 1vs1 izango dira balonrueda moduan. Klasifikazio fasea partida bakarrera jokatuko da 5 minutuko iraupeneko norgehiagokekin. Berdinketa izanez gero, urrezko golaren bitartez erabakiko da garailea.

Finaleko fasean aurreko arauak errespetatu dira baina 3 partidatik onenak irabaziko du.