Titanfall 2 - Euskal Herriko Titan Indarren Sarearen sorrera!

C2ow | 2016/11/04 12:29 Analisiak



Titanfall 2, Respawn Entertainment garatzaileek egindako sagaren bigarren edizioa dugu. Aurreko astean kaleratu eta nire jolas orduetan tarte handia bereganatu duen lehen pertsonako tiro joko frenetikoa da. Ez dugu ahaztu behar zeinek garatzen duen harribitxi hau: Respawn Entertainment, Infinity Ward taldetik banandu ziren garatzaile talde batek sortutakoa da. Eta danok dakigu zein sagari esker egin zen famatu Infinity Ward ezta? 

Call of Duty sagan lan egin ondoren, honen mekanikak, mugimenduak eta mapen diseinuak aztertzean, esan daiteke Titanfallek antzeko xarma ekartzen duela burura. Xarma baino gehiago, hobekuntzaren sentsazioa. Titanfall eta Respawn Entertainmentek COD sagari aurre egin zion mugimendu aukera eta bertikaltasunaren gehikuntzak eginez. Oso argi geratu zen ideia ona zela, Activisionek "Advanced Warfare" kaleratu zuenean antzeko mugimendu mekanikak ikusi genituen eta. Nahiz eta pixka bat murriztuagoak izan ziren, joera berdinarekin jarraitu du FPSen erregeak.

Beraz Titanfallek,  COD sagaren onura guztiak batzen ditu baina gainera azkartasuna, mapa erraldoiak, Titanak, eta frenetikotasuna gehitzen diola esango nuke. Honen baitan, eta momentu honetan nere multiplayer joku nagusia denez sare bat sortzeko pausoa eman dugu. Euskal Herriko Titan Indarren sarea PCrako sortu dugu, jokoak ematen dituen errekurtsoetaz baliatuz. Sarea irekia da eta bertan sartzean eta jokuan zure sare nagusi bezala hautatzean, sareko erabiltzaile aktiboekin batera talde batean sartzen zaitu. Honek ahalbidetzen gaitu ezagutu eta elkarrekin jolastera kanpo tresnarik erabili gabe. Momentuz PCrako sortu dugu, baina internetetik zurrumurru batek dio agian cross play aktibatuko dutela etorkizun gertu batean. Hori horrela bada gure komunitatea handitu genezake. 

Animatzen zaituztet ikaragarri liluratu nauen joku honetan eta gure sarean EHTI parte hartzera.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

2
Jolasten

20
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Igor Okina Feb. 3, 2019, 2:58 p.m.

Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baña ez dot uste 2019 irtengo …
Onena etortzear dago: eta 2019an zer?