Game Erauntsiak Twitchen euskara emisio hizkuntza gisa gehitzeko proposamena hedatzeko hainbat elkarrizketa egin ditu. Arrosa sareko Suelta la Ollan eta Euskadi Irratiko Sarean izan gara.

Ia bi aste pasa dira euskal bideo-joko jokalari komunitateak Twichen euskara gehitzeko eskaera egin zuenetik. Jadanik 300 botu lortu ditugu eta hedapen kanpaina aurrera doa. Boz gehiago lortzeko eta honen garrantzia azpimarratzeko, Game Erauntsiko kide den Maitane Junguitu hainbat irratsaiotan egon da.

Aurreko astelehenean Hala Bedi eta Arrosa Sareko Suelta la Olla irratsaioan azaldu genuen egitasmoaren helburuak eta parte-hartzeko prozesua. Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.

Bestalde, ostegun gauean Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan egon ginen. Leire Palacios kazetariak Nebukai sortzailea elkarrizketatu ondoren Game Erauntsiari hitza eman zion. Hemen duzue Nebukairi eta gure elkarteari egindako elkarrizketa.

Horretaz gain, Game Erauntsiko kide den Garikoitz Larrañaga Goiena taldeko Puntua aldizkarian elkarrizketatu dute. Irailaren 25ean ostiralean argitaratzen den aldizkarian irakurri ahal izango da Twitchi egindako eskaeraren inguruko elkarrizketa.

Gogoratu, euskara Twichen aukera bat izateko egitasmoa bozkatu behar dela esteka hau jarraituz. Hemen duzue bozka prozesua azaltzen duen tutoriala: