Denok ditugu gure saga gustukoak,kuttunak... Baina saga hauetako jokuren bat irteten den bakoitzean poztu egin behar al gara? Honekin esan nahi dudana zera da, ez al da hobe denbora gehiago hartu eta "maisu lan bat" egitea, urtero aurrekoen mailara iristen ez den joku bat baino? Adibide argienetarikoak dira, hala nola, Assassin´s Creed eta Call of Duty.
Argi dago, gure ikuspuntutik, zaleenetik, bigarrenaren alde gaudela. Zer da orduan saga explotatzera bultzatzen dituena? Bizitza honetan benetan agintzen duena dirua da azkenean eta joku batek funtzionatzen duenean normala da haren ospetik aberastu nahi izatea. Joku berri batekin arriskatu beharrean arrakasta segurua bilatzen dute eta espero duten bezala lehen jokoen arrakastagatik helburuak betetzen dituzte.
Honekin ez dut esan nahi jarraipenak beti txarrak izan behar dutenik, baina oso zaila da hainbeste jokuren ostean hasierako ildoari jarraitzea eta haren mailari eustea. Hori gutxi balitz, oso modan dago jokoak bukatu gabe ateratzea, hau da, argitaratu ondoren DLC-ak (jokoaren espantsioak) saltzea.
Hala ere kontuan hartu behar da artikulu hau subjetibotasunetik idatzia dagoela eta era guztietako iritziak egon daitezkeela. Beraz, eztabaida zabaltzen dut: eta zuk zer duzu nahiago, urteko jokoa edo urteroko jokoa?
Iruzkinak (2)
Xabier Calvo Jan. 17, 2015, 3:25 p.m.
Guztiz ados zure ikuspuntuarekin Xabi. Gaur egungo jokoak egiteak hainbeste lan du, nomralean aurretik dutena oinarritzat hartuz egiten dituztela berriak. Hau muturrera eramanez, urteroko jokoak ditugu. Onak badira ere, ez dute berrikuntza nabaririk izaten eta askotan gaizki amaituta ateratzen dituzte. Honek sistema eragileen garapena gogorarazten dit, sistema eragile eraginkorrak egitea hain da zaila eta lan handikoa, normalean aurreko bertsioak izaten dituztela oinarritzat berriak ateratzeko.
Nik nahiago ditut urteko jokoak, nahiago dut ez izan urtero Call of Duty edo Asassins Creed bat, eta ateratzen dutena joko berri eta kalitatezkoa izatea. Baina dirua dirua da eta...
Skillath Jan. 19, 2015, 11:13 p.m.
Hiru tokaioak leku berdinean elkartu garela dirudi. Bai, ni Xabi naiz baita ere. xD
Zuekin erabat ados nago. Enpresak gaur egun dirua lortzen saiatzen dira, jokalarientzako produktu kaxkarrak ateraz. Beraiek nahi dutena dirua lortzea da, ez jokalariak esperientzia ona bat edukitzea. Horregatik naiz geroz eta Nintenderoagoa ta Indieagoa. Jokoen xedea, nahiz eta dirua lortzea baden ere, jokalariek ondo pasatzea da. Nintendok, nik uste, hori oso ondo betetzen du. Ta ni, joko garatzaile indie bezela ere hori betetzen saiatzen naiz. AAA jokoek bilatzen dutena da dirua ta salmentara ateratzen diren egunean record guztiak puskatzea MARKETING on batekin. Pena bat da benetan, baño hau da bizi dugun errealitatea.
Nik nahiago dut urteko joko on bat CoD, AC edo Battlefield bat baño. Nik 60-70€ ez ditut gastatuko urtero bukatu gabeko ta kalidade gutxiko joku batzutan.