Bueno ba, hementxe uzten dizuet nire azkeneko bideoa... Ez da ezer serioa, beraz mesedez ez dadila inor haserretu edo ez dezala inork hau serio hartu broma hutsa bai da
Youtube EHn falta dena - Bideo bati kritika gordina
Patxi Ordozgoiti | 2015/04/20 12:00
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30
Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25
Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Damian 2025ko mai. 20a, 23:04
Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Damian 2025ko mai. 8a, 10:43
Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :DOuter Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak (12)
Urtzi Odriozola 2015ko api. 20a, 21:22
Uste dut ez duzula ongi ulertu esan nahi nuena... Alegia, komunitateko parte bezala sentitzen zinela esan nahi nuen (nolabaiteko ustezko defentsa bat egin duzulako, nahiz eta oker zenbiltzan :P ). Eta garrantzia ematen diozula hemen egiten dugunari. Komunitatea zeure egitea, zeu ere parte sentitzea. Horrek poza eman didala esan nahi nuen :D
Pakea zuekin! Aupa Zurk, besarkada bat!
Patxi Ordozgoiti 2015ko api. 20a, 21:37
Zurk asko sentitzen dut gaizki ulertua. Egia esanda nire errua izan da agian gauzak guztiz argi ez uzteagatik hasieratik, edo behintzat amaieran esan izanagatik... Ulertzen dut pertsona guztiok ez dituzuela nire bideo guztiak ikusi, eta beraz normala nire "tranpan" erortzea. Berriro ere nire barkamenak, zeren bideo hau ongi pasatzeko egiteko intetzioarekin egin dut, eta agian, segundu batez ere gaizki hartu izanak pena pixka bat sortzen dit (naiz eta gaizki ulertua izan)
Hala ere, benetan esan nahi dut arrazoi horrexegatik hartu nuela nire bideo bat, gehiegi errespetatzen bai dut eraikitzen ari garen komunitatea, eta Urtzik esan bezala, ondo egin duzu haserretzen, gure komunitatea da. Benetan, bideo hau ez da hainbeste nire lehen bideoari autokritika bat (hori ere bada), gehiago da beste komunitateetan halako edukinek duten arrakastari kritika. Bideo honekin azpimarratu nahi nuen YT EH-n ez dagoela halako edukinik, eta horrek benetan pozten nauela, hala komunitate hau errespetu eta kritika konstruktiboan eraikitzen dugu, eta ez hainbeste zerbait destruktiboan. Beste komunitateetan (gaztelerazkoan adibidez, hurbilen duguna) halako edukiek tirada asko dute, jende asko kontsumitzen ditu, eta adierazpen askatasunaren barruan kokatuko nituzkeen arren, kalte handia eragiten dute jendea beren artean gorrotora bultzatuz. Nik ez dut halakorik nahi, eta ez nik ez nioke inoiz beste norbaiti halakorik egingo, inolaz ere ez. Komunitate honek nire errespetua da, bai komunitate bezala, bai komunitate bakoitzeko kideak kide eta beraz pertsona bezala.
Beraz momentu batean mindu egin bazaitut, benetan sentitzen dut ez bai zen hori ni helburua, naiz esan bezala segundu bat bakarrik iraun min horrek. Egia esanda nonbait jarri egin beharko nuke broma bat dela edo, gaizki ulertuak ekiditeko.
Zurk 2015ko api. 20a, 22:07
Jope Patxi! Benetan sentitzen dut horrela idatzi izana. Esan duzun moduan, hemengo kideei burla egiten ari zinela pentsatu dut hasieran, eta horregatik jarri naiz horren borde. Orain pentsatzen hasita, tonto xamar sentitzen naiz gaizki ulertu izanagatik, idatzi duzun guztia idatzi eta gero ikusten baitut berdintsu pentsatzen dugula! Beraz, barkaidazu eta ahaztu kontu hau dena, hemendik aurrera zure bideoak beste begi batzuekin ikusiko ditut eta ziur ;)
Urtzi, zure mezua ere ez dut ez ondo ulertu. Kezkatzen hasita nago nire ulermen gaitasuna dela eta ufff... barkamenak zuri ere!
PS: Troll detektorea kalibratu beharrean nago...
Izan ongi!
Patxi Ordozgoiti 2015ko api. 20a, 22:25
Lasai, askotan internet ez da bide onena gauza bat ulertzeko, ordenagialu pantaila bat eta pertsona aurrez aurre edukitzea ez da inolaz ere berdina. Benetan ez larritu kontu honegatik guztiagatik, azkenean denok barre pixkat bat egiten badugu nahikoa niretzat :D
Xabi 2015ko api. 20a, 22:40
Hoi umorea, Patxi! Bideo ona, baina polemikoa iruzkinetan ikusi daitekenaren arabera, jajaja! Segi horrela, hipster :P
Iker Ibarguren 2015ko api. 20a, 23:39
autokritika moduan primerakoa eta umore bideo bezala ezin hobea. Jarrai horrela Patxi, haundia haiz!