YouTube eta Facebook Gaming, gameplay eta streaming-en errealitatetik at

Haritz Odriozola | 2018/08/09 16:34 Artikuluak



Bideojokoen inguruan egiten diren gameplay zein streaming-en negozioa asko hazi da azken urteotan, eta horren ikusgarri da plazaratu diren plataforma kopurua. Hasiera batean YouTube bagenuen plataforma bakarra, denborarekin Twitch (streaming-etara zuzendua), Mixer, Azubu, Beam, etab. bezalako plataformak agertzen joan dira. Nahiz eta aukera zabala izan, “ohitura” bat ezarri dela esan daiteke, hau da, gameplayak YouTube-ra igotzea eta zuzenekoak berriz Twitch-en egitea.

 

streamergirl

 

Lehenak ez dauka misterio handirik, YouTube da sarean aurkitu dezakegun bideo biltegi handiena eta seguraski trafiko handiena maneiatzen duen orrialdetako bat. Ez da bideojokoen bideoak dauzkan orrialde bat soilik, baizik eta edozein motako edukia duen erraldoi bat baizik. Beraz, ez da harritzekoa gameplay-ei dagokionez eduki sortzaileek plataforma hau aukeratu izana, trafiko gehien du eta horrek bisiten kopurua maximizatzeko aukera ematen du.

 

Baina bideojokoen streaming-ei dagokionez salbuespen egoera batean aurkitzen gara. Twitch ez zen inolaz ere trafiko askoko orrialde bat, baizik eta, YouTube bezalako erraldoiek uzten zituzten papurretatik bizi zen orrialde bat baizik, eta ahultasun hori bere sendotasunean bihurtzen jakin izan zuen. YouTubek beti egin izan ohi du eduki sortzaile handien (jada finkatutako publiko bat dutenak) apustu, azaleratzen ari diren talentu berriei aukerarik eman gabe. Nahikoa da gomendatutako bideoen zerrendara sartzea ikusteko ia beti agertzen diren bideoak milaka (ez badira milioika) bisita dituzten bideoak direla. Aldiz Twitch-ek aukera askoz gehiago ematen dizkie publiko handia ez duten kanalei.

 

Horrez gain, YouTube-ren zuzenekoetarako baliabideak bi muturretan kokatzen direla esan dezakegu. Teknikoki, hau da, eduki sortzaileak eratzen duen seinalea bidali eta jaso/prozesatzeko daukan ahalmena sareko onenetakoa (onena ez bada) da. Adibide bezala jartzeko, 4K 60fps-tan emititzeraino onartzen du eta bitrate maximo oso altuak ditu (Neu 8500Kbps-etaraino iritsita nago). Arazoak beste aldetik datoz, hau da, interfaze/zerbitzu aldetik. Twitch-ek komunitateari zein eduki sortzaileei entzuten jakin du, azken finean orrialde txikia izanik prozesu errazagoa da bai, baina prestutasun hori erakutsi egin behar da. YouTube-k aldiz inori ez entzun eta norabide jakin batean jarraitzen du, nagusiak bidea erakutsiz begiak tapatuta ematen dituzten idiek bezala, kasu honetan bide hori edozein eratara eta aldiuneko etekinaren bide dabiltzanek markatzen dutelarik; eta badakigu jende hau ez dela izaten streaming-ak ikusten egongo dena, baizik eta trajea eta korbata jantzita ibiltzen dena. Hariari helduz, Twitch-en emititzeko egin beharreko konfigurazioa ia nulua da. Lehen aldian konfiguratuz gero, geroago egin nahi den edozein zuzenekotan nahikoa da zuzenekoaren titulua aldatu (testu aldaketa xinple bat) eta OBS edo erabiltzen den emititzeko programan, emisioari hasiera emango dion botoia sakatzea. Ta listo, ez dago konplikaziorik.

 

Aldiz YouTube-n (Orain erraztu dute geroago azalduko dudanagatik) zuzeneko ekitaldi bat sortu behar zen, miniatura igo, mila parametro bete eta zuzenekoa hasteko ordu finko batzuk zeuden. Hori guztia nahikoa ez bazen behin OBS bezalako programatik emititzen hasita, YouTuben, lehenik emisioaren proba bat pasatzeko aukera zegoen eta azkenik emititzen hasten zinen. Homero-n odisea motz uzteko modukoa zen YouTube-n zuzeneko bat egitea. Ah, eta hau asmatzen bazenuen (Edo gaur egun bideo normal bat igotzerakoan ere asmatzen baduzu), izan ere denbora gutxitik behin interfazea zentzurik gabe aldatzen joaten dira eduki sortzaileen atalean, bat zoratzera iristeraino. Behin zuzenekoa amaitzean beste odisea bat hasten zen YouTube-n. Zuzenekoa luze xamarra izan bazen, bideo hori geroago ikusi ahal izatera iristerako denbora izugarria pasatzen zen, izan ere prozesatze atala ez baitoa batere ondo YouTube-n, eta “zorte” pixkatekin prosezamendua linboan geratzen zen eta galdu egiten zen.

 

Processing

 

Baina interfaze/zerbitzuak teilatuaren beste aldera ere eragiten zuen eta oraindik hein handi batean du. Komunitateak urteak damazki kexatzen YouTube-ko txata desastre hutsa dela, pertsonalizazio aukera gutxi ematen baititu eta mezuak eduki sortzaileari bastante berandu iristen baitzaizkio. Horrez gain, Twitch-ek daukan suskripzio formatuari, gaur egun Amazon Prime dutenek Twitch Prime izatea gehituta, ezin izan dio aurre egin YouTube-k. Suskripzioek eduki sortzaile bat ekonomikoki babesteaz gain, txatean erabili izateko emotikono pertsonalizatuak ematen dizkizu, beste hainbat abantailaren artean. Agian emojiena tontakeria hutsa eman dezakee, baina sinetsi, Twitch-eko txatean sortzen den giroan oso estimatuak dira.

 

Halere, arazoak hor hasi besterik ez dira egiten. YouTube-k Twitch-en indarra ikusirik, eta streaming-en merkatuaren kuota handi bat lapurtu nahirik, YouTube Gaming plataforma garatu zuen. YouTube-ren esanetan, bideojokoen zuzenekoak egiteko plataforma egokia eta txat optimizatua zituen. Beno errealitatean oso urrun geratu zen. Zuzenekoa egiteko bidea zertxobait erraztu zuten bai, baina oraindik oso neketsua izaten jarraitzen zuen twitch-ekin alderatuz gero. Interfazea berriz Martitzetik ere ikusten zen YouTube-ren interfazean guztiz oinarritu eta gainazal aldaketa txiki bat zela eta txatak beti bezala desastre jarraitzen zuen. Suskripzio sistermarik etzuten sartu, eta are gutxiago emotikono pertsonalizaturik izateko aukera. Diferentea zen gauza ezberdin bat sartu zuten, “Supertxat” izenekoa, non diru jakin bat ordainduz gero (Eduki sortzaileari portzentaia bat iritsiko zitzaiona) zure testua txatean pixkat nabarmenduago ateratzen zen. Mila ikustekoak jaio.

 

YouTube Gaming-en porrot-a eta gero izan zen lehen YouTube-Twitch exodo handia. Hainbat eduki sortzailek ikusi zuten egokiagoa zela zuzenekoa Twitch-en egin ikusleekin hartu eman bat izanez momentuan, eta gero YouTube erabili zuzeneko hori berrigotzea pentsatzen bada, hau da, YouTube bigarren maila batera pasa.

 

557c0eb2c33dbff415edae8a_920x515

Bigarren exodoa azken 6 hilabete – urtebetean izan dela esan dezakegu. YouTube-k hainbat tresna ezartzen ditu eduki sortzaile zein eduki hauen komertzializazio agentzien eskuan, beti ere zure edukia beste norbaiten kanalean ikusten baduzu eta berau zure lanaz etekina ateratzen ari bada, kexa sartu ahal izateko. Arazoa da, eta benetan larria, tresna hau guztiz kontrola galduta dabilela. Edozein pertsonak edozeini sartu ahal dio autoretza eskubide erreklamazioa eta YouTube-k automatikoki, bai bai automatikoki, bideo hori blokeatu egiten du. Behin blokeatuz gero bideoa igo duenaren ardura da erreklamazio horri aurre egitea. Askotan bideoa igo, erreklamazioa jaso eta autoretza eskubide erreklamazioa jasotzetik, hilabeteak pasa daitezke erreklamazio hori gainetik kendu arte. Bideoak errentagarri bihurtzetik bizi den eduki sortzailearentzat hau onartezina da. Horrez gain interesgarria da bideo erreklamazioak egiten dituztenak zeintzuk diren ezagutaraztea. Abestiren bat agertzen bada ohikoa (Eta guztiz logikoa) da musiketxe baten erreklamazioa jasotzea, azken finean zurea ez den medio bat erabili duzu eta irabaziak beraiei dagozkie. Baina beste askotan, zure bideoarekin zerikusirik ez daukatenek egiten dizute erreklamazioa.

 

Adibide bezala neuri gertatutakoa jarriko dizuet. FIFA futbol jokoan, Errealarekin gameplay bat egiten ari nintzen. Horraino guztiz ondo, nahiz eta EA-rena izan jolasaren eskubideak eta abestiren bat agertu, lizantziatuak zirenez ez zidaten inongo erreklamaziorik ezartzen. Baina egun batean bideo batetan erreklamazio bat jaso nuen, inoiz entzun ez nuen enpresa batek ezarria. Jakite aldera enpresaren izena Google bilatzailean begiratu eta Kongo-ko Errepublikan erregistratutako enpresa bat zen. Hainbat forotan komentarioak irakurri nituen nola beste hainbat eduki sortzaileri ere ibili zirela erreklamazioak sartzen, eta ez ziren praktika hau egiten zuten “enpresa” bakarra. Izeberg-aren punta soilik ez nuen aurkitu.

 

Negozio izugarria dago, gehienak 3. munduko herrialdeetan erregistratutako enpresetatik bideratuak, non eduki sortzaileei bideoak erreklamatzen dizkien eta lehenak ez badute kasua irabazten, bideo horiek eratutako irabaziak enpresa hauen eskuetara pasatzen dira. Nire kasuen kanaleko bideoak ez dauzkat errentagarriak izateko moduan eginak, beraz ez zitzaidan mundua jauzi gainera erreklamazio honen ondoren. Baina hainbat YouTuber-i (Batiz bat tamaina ertainekoei) erreklamazioak kanala pikutara bidali diezaioke. Dirua irabaztea uzten dutelako ez, baizik eta erreklamazioari aurre egin eta ez baduzu kasua irabazten, Strike deritzon bat sartzen dizutelako. Lehen Strike-a abixua da, bigarrenarekin denbora jakin baterako kanala blokeatzen dizute eta hirugarrenean kanala borratzen dizute.

 

Panorama hau ikusirik eta YouTube-k soilik erreklamazioen inguruan eduki sortzaile erraldoiei laguntzen diela soilik, tamaina erdiko YouTuber asko Twitch-era pasatzen ari dira, han ez baitago horrelako tresna zentzugaberik eta erreklamazio bat egin behar izateko kasuan Twitch barruko pertsona bat arduratzen baita kasua emateaz, eta ez algoritmo bat.

 

Beraz gaur egun ikus daiteke nola YouTube gameplay-ei dagokionez (Ta streaming-ei buruz zer esanik ez) egunero asko ari den galtzen, eta aldiz Twitch bezalako plataformak era esponentzialean ari diren hazten.

 

Twitch_logo

 

Baina bada artikulua amaitu aurretik mundu honetan sartu berri den eta tituluan aipatzen dudan agente berri bati buruz hitzegitea ere nahi dut. Aski ezaguna da Facebook-ek sareko zirrikitu guztietan nahi dituela sartu eskuak, guztia kontrolpean izan eta noski etekin izugarriak lortu ahal izateko. Hori medio, gameplay/streaming munduan sartu da Facebook Gaming plataforma bidez.

 

Facebook Gaming, sare sozial honetako orrialde normal bat bezala izatea da, baina streaming-etarako erreproduktore bat bideratzen delarik. Aukera izan dut streaming-en batzuk ikusi ahal izateko eta esan beharra dut desastre hutsa iruditu zaidala: Erreproduktorea gazki dabil, irudi kalitatea ez da batere ona, txata YouTube-koa baina txarragoa da zaila badirudi ere, denbora guztian Facebook-en zure kontuan log in egiteko edo erregistratzeko eskatzen du edota mugikorretan literalki ez dut asmatu funtzionatzea. Baina beno, nahiko hasieran daude plataforman eta inor oinez ibiltzen jaio ez ginen bezala, denbora eman beharko zaie gauzak hobetzen joateko.

 

Plataforma honi nire kritika beste alde batetik dator, Facebook-en politikari zertxobait hain zuzen ere. Plataforma ireki eta nola eduki sortzaile ertain/handi inor ez zen ausartzen hara joateaz (logikoa den bezala inork daukan apurra ez du arriskatzen amildegian itsuan pauso bat aurrera emanik), merkatua diru bidez lehertzen hasi dira. Eduki sortzaile hainbatena joan eta dirutza izugarriak eskaini dizkie beraien plataforman esklusibitatean streaming egiteagatik. Arazoa ez dago, jendea harantz eramatean, baizik eta mundu honetako beste hainbat alorretan bezala (futbolaren kasua garbiena) burbuila eutsiezin bat puzten hasi direla, lehenago edo geroago lehertuko dena eta azkenean kaltetu bakarrak erabiltzaileak aterako garenak.

 

facebook_gaming

 

Beraz, ikusi da nola plataforma handiek YouTube edo Facebook, eta Microsoft Mixer-ekin (hauek ere dirua jartzen ibili dira streamer-ak hara joateko esklusibitatean) hein batean, errealitatetik oso urrun daudela eta burbuila bat sortzen hasi direla. Komunitatearen eskaerei uko egin eta soilik errentagarritasun maximoa ateratzea dute helburu. Inoiz baino gehiago egon gaitezen komunitatea elkartuta, “munstro” hauen aurrean beharko dugu ta.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

164
Kide

1
Jolasten

33
Online

Azken erantzunak

Urtzi Odriozola Ira. 30, 2018, 11:09 p.m.

Kaixo!! Pozten gara!! Lanean jarraitzeko indarrak ematen dizkigu honelako erantzunak ikusteak! Mila esker!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

raulet7 Ira. 22, 2018, 10:30 a.m.

Egun on, Soy un chico de Barcelona y estoy interesado en conseguir el videojuego Jai Alai Spot para PC del año 2001. Si alguno de vosotros lo tie...
Lehen bideojoko euskalduna?

heaxpsd Ira. 12, 2018, 11:05 p.m.

Post baliagarri eta interesgarria, eskerrik asko konpartitzeagatik!
'Wonder Boy': klasiko baten gaurkotze arrakasta...

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:11 p.m.

Aupa Errazkin! aspaldiko! Jokalari beterenoak ez daukazue berriro erregistratu beharrik. Erregistratzeko orrialdea laster publikatuko dugu, hala er...
Minecraft zerbitzaria bueltan da

Bingen Galartza Iparragirre Ira. 6, 2018, 5:09 p.m.

Kaixo Iban! Ba zoritxarrez ez... Crossplaya Minecraft Windows Edition, kontsolak eta mugikorren artekoa da, baina gu Java Editionera jolasten gara....
Minecraft zerbitzaria bueltan da