Zer datorkigu 2017an?

Ander Intxaurrondo | 2017/01/03 10:00 Artikuluak



Urtea hasi berri dugu. Denok gabiltza planak egiten gauza berriak egiteko, gure osasuna hobetzeko, gure jarrera hobetzeko,... Gero ez ditugu betetzen, eta zerrenda hori datorren urterako gordetzen dugu. Baina bada zerrenda bat benetan probetxugarria izango dena, eta huts egingo ez duena: Game Erauntsiaren 2017an argitaratuko diren bideojokoen zerrendaaaaa!!!!

Lelokeriak alde batera utzita, ba hori, aurtengo jokoen zerrenda bat prestatu dugula. Joko horietariko askok badute argitaratzeko epe zehatz bat, beste batzuek estimatua, eta beste hainbatek 2017 bakarrik. Horietariko asko atzeratuko dira, eta espero baino beranduago jarriko dira salgai. Beste batzuk berriz, 2018ra atzeratuko dira; espero gutxi batzuk izatea, baina badakizue industria nolakoa den.

Ezin da ukatu 2017 potente datorrela. Hainbat joko berri argitaratzeaz gain, eta E3 bezalako biltzarretan joko berriak ezagutarazteaz gain, bi kontsola berri ere jarriko dira salgai: Nintendo Switch eta Xbox Scorpio. Scorpiori buruz espezifikazioak bakarrik dakizkigu, One-ren hedapen bat eta kontsola potenteena izateaz gain, ez dakigu joko esklusiborik izango ote duen. Antzeko egoera batean gaude Switch-ekin, oso joko gutxi konfirmatu dira, edukiko dituen jokoei buruzko zurrumurru asko daude, baina nahiago izan dugu konfirmatuak bakarrik zerrendatu.

Zeintzuk dira gehien espero dituzuen jokoak? Ba al dago zerrenda honetan faltan bota duzuen jokorik? Animatu hemen komentatzen, baita Telegram taldean ere!

Gravity Rush 2, Resident Evil 7, For Honor, Halo Wars 2Gravity Rush 2, Resident Evil 7, For Honor, Halo Wars 2

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Horizon Zero Dawn, Nier: Automata, Tom Clancy's Ghost Recon Wildlands, Persona 5

Apirila

Ekaina

Urtarrila - ekaina, egun zehatzik gabe

Mass Effect: Andromeda, Yooka-Laylee, Nintendo Switch, Sonic Mania, South Park: The Fractured But Whole, The Legend of Zelda: Breath of the Wild

Abuztua

Iraila

2017an, egunen batean

Death Stranding, Gran Turismo Sport, Xbox Project Scorpio, Red Dead Redemption 2, Scalebound, Star Citizen

 

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak (2)

inigo27 Jan. 3, 2017, 12:22 p.m.

Oso interesgarria, nik hype gehien Nintendo Switch-arekin daukat. Ea zer ateratzen duten...

Igor Okina Feb. 3, 2017, 2:33 p.m.

Star Citizen ez dot uste kasualitatez bez 2017-an agertuko danik. Akaso bere kanpainan lehenengo zatixak (Squadron 42). 2013-tik Star Citizen-en "backer"-a naiz ta ilusiño handixa dotzat, baña errealista be banaiz.

Bestalde, Mass Effect berrixa ia nola ateratzen dan, baina gehixegi be ez dot espero. Ondiokan azkenengo urteko joko pilia dauzkat jolasteko, beraz, berri biharrik be ez. Eta ordenagailuko jokalarixa naizenez, neri bost ze eitxen daben kontsolatan.

Hori bai, Homeworld 3 bati buruzko berriren bat agertuko balitz...

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

3
Jolasten

26
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Igor Okina Feb. 3, 2019, 2:58 p.m.

Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baña ez dot uste 2019 irtengo …
Onena etortzear dago: eta 2019an zer?