Foroa Denetariko kutxa: azpimarra programa

Game Erauntsia Denetariko kutxa azpimarra programa

programako gidoia egiteko ideiak

Garikoitz LarraƱaga
Game Erauntsiako Kidea2015/02/01 23:53 20

# ideiak

Azpimarra programak tratatuko ditugun gaien zerrenda edo ideiak behar ditugu, eta talde bat garenez, zuen iritziak jartzea nahiko nike, denon artean osatzeko. gutxi gora behera 15 bat minutu izangoituk. eta, elkarrizketa bilbon ostiral batean, guk nahi dugunean, 2-3-4 astean.

1.- game erauntsuiaren historioa
2.- lehen euskal minecraft zerbiztaria
3.- jokuen antolaketa, ze mota dauden
4.- jokurik onenak historian zehar
5.- jokurik salduenak
6.-egiten ditugun txapelketak
7.- datozen jokuak
8.- e sportak


Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2015/02/02 09:19 55

# Re: ideiak

Youtuberrak... GE bertatik sortutako ideia denez, aipatu beharko litzateke, ala?
Ta gero ere joku plataformak eta bilakaera (lehen single payer, gaur egun online asko)

Euskararen presentzia txikia, apenas jokurik euskeraz, jokalariak diseminatuak... GE dela irla bat desertu horretan, euskal komunitatea eratuz.

Azkenean beraiek zer nahi dute? GE-ri buruz hitz egin ala bideojokoen munduaz?





Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/02 10:26 50

# Re: ideiak

Ikeribekin ados. Nik hori oso presente edukiko nuke. Gure oinarria hori dela uste dut. Historiarekin batera edo azalduko nuke eta horrekin batera plataforma eta jokatzeko moduaren aldaketa uztartu (e-sportak, egiten ditugun txapelketak, minecraft zerbitzaria...). Gari, gure buruari buruzko propaganda egiteko beldurrik ez diagu eduki behar! :D



Patxi Ordozgoiti
2015/02/02 10:44 35

# Re: ideiak

Nire ustez ere interesgarria litzaek komentatzea gaur egun internetk batzuontzat (ez dakit besteontzat, baina niretza bai behintzat) suposatzen duena: nik ez det telebista iksuten, youtube baizik. Edota ez ditut albisteak paperean irakurtzen, azken albisteak twitterren irakur daiteke; Skype bitartez hitzegiten dut... Hau da, badela gaur egun belaunaldi bat nolabaite esatearren interneten bizi dena, zentzu ezberdin askotan.

Era berean azpimarratuko nuke nola GE-k dispertsatua dagoen guztia batzen du, baina kontuan edukirik bateragune bat dela: guztiz bateragarria dela beste sare sozial ezberdinekin. Hau da, GE ez dela nolabait haustura bat YT, Twitter, Facebook eta jokoekin, baizik eta guzti hori interkonektatzeko bidea dela. Nik uste azken puntu hau askotan jende batzuentzat zaila da ikusten, eta horren adibide praktikoena da minecraft zerbitzaritik twit-ak botzatzeko aukera adibidez, dena guztiz batergarria dela eta GE horren saiakera bat dela, jada konektatua dagoen guzti hori esan bezala "interkonektatzeko"


Ander Intxaurrondo
2015/02/02 12:08 35

# Re: ideiak

Niri ere ez zait argi gelditu ea Gamerauntsiaz hitzegitea nahi duten, edo bideojokoetaz orokorrean.