Foroa Estrategia: Clash Royale

Game Erauntsia Estrategia Clash Royale

Karrax
2016/04/16 15:01 30

# Clash Royale

Clash royale androideko jokua kalogoan jarri eta txapelketa bat egin???


Ionliz
2017/01/02 14:49

# Re: Clash Royale

Guztiz ados! Nik uste badela euskal komunitate bat lehiaketa osatzeko bestekoa!


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2017/01/02 15:43 50

# Re: Clash Royale

Jokoa katalogoan sartu dugu: http://gamerauntsia.eus/jokoak/clash-royale

Orain txapelketarako jendea bildu beharko da. Badituzue ezagunak? Zer nolako txapelketa antolatu nahiko zenukete?

Hemen zehazte baduzue zerbait agian antola genezake.



Ionliz
2017/01/02 16:56

# Re: Clash Royale

Hasiera polita litzateke Game Erauntsia "Clan" delakoa sortu eta sare sozialetan zabaltzea, honek jokalari kopuruaren berri izaten lagun diezaguke.

Bestalde, hona txapelketa antolakuntzari buruzko argibide batzuk:

https://clashroyale.com/es/blog/community/how-to-run-your-own-clash-royale-tournament


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2017/01/02 17:22 50

# Re: Clash Royale

Primeran! Beno, badirudi guztia mugikorretik konfiguratuta erraz egin daitekeela. Egia esan, gure talde motorrean ez dago jokalari sutsurik... Nahi baduzu, zuk zeuk osatu klana eta txapelketa bat egiteko moduko behar adina jende biltzen bazarete guk webgunean emango diogu kantxa.

Txapelketak antolatzeko gure plataformak ere zerbaitetarako balio badizue, jarriko dugu eskura. Azken kontu bat... insteresgarria litzateke finalerdi eta finalak grabatuko balira. Zuzenean ematea gehiegitxo izango da agian... ez dakit nola kudeatuko diren txapelketak... 3. pertsona batek ikusterik baduen edo... baina mundiala litzateke.

Yonko, zuk esango diguzu ea guzti hau martxan jartzeko moduan ikusten zareten.

Animo!

 

P.D: Hari hau txapelketen foroan jarriko dut



Ionliz
2017/01/05 13:04

# Re: Clash Royale

Oraingoz, hasiera emateko, Klan bat sortu dut: Game Erauntsia!


inigo27
2017/01/06 16:21 35

# Re: Clash Royale

Sartuko naiz.