Foroa Estrategia: Estrategia joko on baten bila nabil

Game Erauntsia Estrategia Estrategia joko on baten bila nabil

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/05/12 21:26 55

# Estrategia joko on baten bila nabil

 Txikitan Imperium jokora jolasten nuen eta ikaragarri gustatzan zitzaidan, orain antzeko joko baten bila nabil. Gomendiorik norbaitek? Multijokalaria ere izatea nahiko nuke. Crusaders KIngs, Total War Rome 2? nahiko galduta nabil. CIvilizations V orain beherapenetan dago Steamen. Norbaitek laguntzerik?


Galaipa


Iker Bellido
Game Erauntsiako Kidea2016/05/13 18:24 55

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Imperium saga bikaina izan zen, azkenengo imperum-a ( civitas online ) bueno izena dio xD online-a zen, fx-en baditut beraz jolas daiteke.

Imperium antzera esparta izeneko saga bat dago, 2 joko dira, imperium-ekin desberdintasun nagusiena tropei zuk nahai duzun armekin ekipatu ahal dituzula.

Aspaldi ez dudala solasten baina empire earth be antzekoa zen eta honekin bat age of empires klasikoa baita ere.

Pacific storm jokoa be oso ondo dago, gainera joko honetan estrategia, gestioa ta simulazioa nahastu egiten ditu, beraz nahaiko interesgarri bilaka daiteke, gainera uste dut noiz baiten steam-en 3€tan ikusi izan ohi dudala.

Bestealde eta estrategiari buelta bat ematen diona R.U.S.E izeneko jokoa dago nun IA-ri edo beste jokalariei trampak egin ahal dizkiozu ( hona hemen erabili zen trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=5ohNzHWL7FI ;).

Beste joko bat imperium antzekoa El rey Arturo jokoa dugu, nun Arturoren tokia hartu egiten duzun, baina kontuz, neu zu izango banintz legenda guztietan pentsatzen hasiko nintzan.

Makarragoa izan nahai baduzu Omerta jokoa dago, nun mafia baten nagusia zaren ( imperium eta tropikoko sortzaileen eskutik ( hona hemen nire aspaldiko bideo bat: https://youtu.be/tFcnMOimBkI ;) ).

Warhammerreko mundutik etorria Dawn of war saga osoa gomendatzen dizut lehenengotik be, behar bada bereziki dark krusaiderra nun planeta batzuk daude planeta bakoitza atal esberdinetan banatuta eta bereganatzen joan behar zaren ( youtuben bideo lista bat ideia bat egin dezazun: https://www.youtube.com/watch?v=FpzKzycIt3Y&list=PL92AFDAC660E96F5F&index=1 ;) 

Momentuz nik uste guzti honekin denboralditxo baterako duzula xD alan da ere gehiau nahian bazabilz bota


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/05/14 12:00 55

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

MIla esker zure aholkuengatik! Banekien zuk bikain erantzungo zenidala. Banan-banan begiratuko ditut esandako jokoak eta ea zein aukeratzen dudan. Esango dizut!


Galaipa


andralio
2016/05/16 22:16 30

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Aze oroitzapenak Inperiumekin (I eta II baino hoberk gutxi), roboutek aipatuez gain "Rise of nations" gomendauko nizuke, tematika aldetik urundu egitten da eta AoE IIaren antz gehio dauka, baina neri behintzat nahiko trantsizio naturala egin zitzaidan bere garaian.


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2016/05/23 20:30 55

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Eskerri asko andralio! Joku horiek ere begiratuko ditut, oraindik ez dut ezer erosi  eta :D Selekta bukatutakoan jarriko naiz honekin...


Galaipa


Igor Okina
2016/12/18 00:15

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Gomendagarrixa iruditzen jatan beste estrategia joko bat Homeworld da. Jokua berez 1999 da, Relic-en lehen jokua izan zan (Dawn of War-en sortzailiak) baña jun zan urtian "Remaster" bertsio bat etara zaben, Homeworld 1 eta 2 -kin. Jokua espaziontzien arteko gudan oinarritzen da, eta esan biharra daukat gaur egunerako be bere grafikuak eta animaziñuak txundigarrixak iruditxu jatala. Bere garaixan izugarrixa izan bihar zan horretara jolastia (Jokua 3D grafikuak ditxu eta 3D mugimenduak, eta irten zanian estrategiakojoko gehixenak ondiokan 3D grafikotan zebizten, izatez, Inperium danak baño zarraua da).

Zuk zeuk ikusizu:

 

 

Multiplayerra be badauka, eta gañera mod pillia darez eskura Steamen hainbat unibertsotara adptatuz: Star Wars, Star Trek, Galactica, Mass Effect, Halo etab. Baña berez dakarren kanpaña be oso oso ona da eta oso ambientaziño ona dauka. bere gidako testua irakurtzea ere merezi dau, ze bertan xehetasun handixakin azaltzen dau jokuan munduan nondik norakuak, eta honek oso ondo idatzitxa dare eta oso interesgarrixak dia. Eztakit Steamek manual hau dakarren, bestela nik neuk pasa neike link bat edo.

Aruten gañera, prekuela berri bat etara dabe "Homeworld: Deserts of Kharak", baña espazioan ordez, Kharak planetaren lurrazalean zentratuta.

Bestalde, Total War bat erostekotan, Shogun 2 gomendatzen dotzut, hori baita azken urtetan irten dan Total War zainduena, oin, Warhammer be oso ondo dago, baña campaina sinpleagua dauka eta DLC askotaz baliatzen da.

Civilization IV, V edo VI be aukera oso onak dia, nik esango neuke V-a sarrera bezala IV baño hobia dala, ta VI-ak ondiokan ajusten batzuk bihar ditxu eta nahiko garesti dago.

Bestela, beste bat Multiplayerrera zentratuago dagona, Battlefleet Gothic Armada, Warhammer 40k-ko espazio gudatan ambientatuta.

Paradoxen jokoei deritzonez, Crusader Kings II eta Stellaris gomendatuko nitxuzke.Lehenengua ertaroko simulatzailebat dala esan leike, zuk dinastia bat eta haren lurrak kontrolatzen ditxuzu, momentuko liderra hiltzian, kontrola ondorenguai pasatze jakolarik. Nolabaitx esateko, "Juego de Tronos " estiloko mobidak itxia ahalbidetzen dau (mod bat be badago). Oin, konplexu xamarra da eta pazientzia hasko eskatzen dau jokatzen ikasteko. Stellaris sinpleago eta ikasteko errazaua da. Hau espazioan dago zentratuta. Non, planeta batetik hasita, inperio interestelar bat sortzea ahalbidetzen dizun, bidean hainbat ebenturen bitartez, zientzia fikzioan oikoak diren gertaerak gauzatzen direlarik.

 

Esan liteke hauen guztietatik, Homeworld Dela "Inperium" estilora geixen gerturatzen dana, badakitzu, base bat osatu eta untiteak sortzen joan. Homeworld-en desberdintasuna basea espaziountzi erraldoi izatean eta 3D-ko duen kontrol berezian datza. Beste guztien kasuan, oso desberdinak dira, baina hala ere proba egitera gonbidatzen dizut. Nik behintzat Civilization V-ekin mundu beri bat deskubritu nuen.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2017/01/02 11:39 50

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Zure gomendioari jarraiki eta nire nostalgiak eraginda, Homeworld Remastered erosi berri dut :D

Ea partidaren bat batera botatzeko aukerarik dugun! Bide batez, eta Telegram taldean galdera bota badut ere hemen ere konstantzia utzi nahiko nuke:

Kanpainaz aparte online ere jolas liteke ezta? Posible litzateke zerbitzari propio bat muntatzea?

Ez dakit merezi duen, ez zenbat jokalari izango ginatekeen... baina beno, jakitearren...



Uff... erabat erdoilduta nago estrategia jokoetan XD



Igor Okina
2017/01/02 21:58

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Zure gomendioari jarraiki eta nire nostalgiak eraginda, Homeworld Remastered erosi berri dut :D

Ea partidaren bat batera botatzeko aukerarik dugun! Bide batez, eta Telegram taldean galdera bota badut ere ...

urtzai

Ba egixa ezanda, multiplayerra badaukala badakit eta honek modak onartzen ditxuela be bai, baña ez dakit zehazki nola dabilen ze ez dot iñoiz probatu. Komunitatiai dagokionez, ez da oso handixa izango, baña dedikaziño handikua da, pentsa, Homeworld 2-rako multiplayer partidak martxan mantendu izan ditxuzte jokua 2002-an irten zanetik. Eta modifikaziño arluan, "enpresa" bat be badago (Phoenix Interactive) joku honendako modifikaziñuak eitxera dedikatzen dana exklusiboki.

Nik gehixenbat kanpainagaitxik eta modifikaziñuengaitxik gomendatzen dot, ze nik, normalian, bakarka jolasten dot. Bestalde, nahikua joku dauzkat ondiokan jolasteko.  Hasteko, Homeworld Cataclysm-en kampaina jolastekotan nago. Homeworld hau beste estudio batek in zaban (hori bai,motore berdiñakin), baña hala be oso fama ona dauka (askok Homeworld 1 bera baño hobia dala esan dozte), baña zoritxarrez, jokuan programan kodia galdu in zan eta ezin izan dabe erremasterizatu, orduan, edo internetetik bilatu edo bigarren eskuz erostia besteik ez da gelditzen. Nik bigarrenakin probatu dot, artxibo batzuk aldatzen gazteleraz jartzeko, partxe ofizial bat aplikatu, eta behintzat tutoriala eta lehen misioa badabiltz Windows 10-ian (nahiko arrigarrixa kontutan izanda jokua berez 2000-kua dala eta kaxan bertan esaten dabela Windows XP-n be ez dabilela).

Baña bueno, suposatzen dot egunen baten multiplayerrakin proba ein ahalko nukiela.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2017/01/03 09:44 50

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Ahaztuta neukan kanpaina bera ere zein zaila zen joko honetan! Tutorialaren azken zatian egurtu egin naute :D 3D ikuspegian nabigatzen ikastea bakarrik eta tropak antolatzea, ontzi bakoitza zein den eta non dagoen... ai ama... a ze desastrea atzo.

Gida hauek ikasten hasi beharko naiz:

  1. Mugimendu, eraso eta teknologiei buruzko gida azkarra
  2. Teklatuaren lastermarka irudia

Ea noizbait multiplayer bat antolatzen dugun!



Igor Okina
2017/01/03 17:05

# Re: Estrategia joko on baten bila nabil

Ahaztuta neukan kanpaina bera ere zein zaila zen joko honetan! Tutorialaren azken zatian egurtu egin naute :D 3D ikuspegian nabigatzen ikastea bakarrik eta tropak antolatzea, ontzi bakoitza zein den eta ...

urtzai

Kontutan izan Homeworld Remastered-eko kontrolak ez dabela zertan originalen berdiñak izan.

Bestalde, kontrola hasieran trakets xamarra eitxen bada be, bizkor hartuko jatzu trukua.

Gomendio bezala, erabili agrupazioak. Ni adibidez espaziuntzi mota bakoitzarentzako talde bat sortzen naban (1 interzeptoreak, 2 korbetak, 3 Fragatak etab.). 

Horretaz gain, kanpainan ahal bezain pronto salbamenduko korbetak eitxia gomendatzen dotzut, harrigarrixa bada be, joko osoko espaziountzi boteretsuenak dia, ze arerixuan espaziountzixak kapturatzeko kapazitatia dauke. Oin, espaziountzi handixauenendako hainbat salbamenduko korbeta biharko ditxuzu, zehazki: 1 kaza edo korbetentzat, 2 Fragatantzat, 4 Destruktoreentzat, 5 carrierrentzat eta 6 akorazauentzat.