Foroa Kirolak: Super Smash Bros Unity

Game Erauntsia Kirolak Super Smash Bros Unity

Ander Intxaurrondo
2014/11/24 15:24 35

# Super Smash Bros Unity

Kaixo jentie,

Oroituko zarete duela gutxi jarri nuen artikulu batetaz, non Assassin's Creed Unity jokoan zeuden glitch eta bug desberdinak erakusten genituen: Bukatu gabeko jokoen astea . Ba orain antzeko irudi batzuk jarriko ditut hemen, Super Smash Bros for Wii U jokoan agertu diren batzuena, pertsonaien modelatzea zeharo desitxuratzen dituena, paperezkoak balira bezala utziz.

Aldez aurretik gauza bat argi utzi behar dut: ondorengo argazkiak erabiltzaile berdinarenak dira, eta momentuz ez dut inon aurkitu beste norbaiti gauza berdina gertatu zaionik, ez da AC:Unity-n bezala, non hainbat erabiltzailek jokoaren akatsak erakusten zituzten, hau pertsona bakarrarenak dira. Baliteke kasu aislatu batean aurkitzea.

Ondorengo irudiak NeoGaf foroko post honetatik atera ditut, irudi hauek eta beste hainbat Miiverseko erabiltzailearen gunean ikus daitezke. Erabiltzaile honek ere bideo bat jarri du Youtuben arazo hauek erakutsiz.

Esan bezala, kasu bakarra aurkitu da momentuz foroan. NeoGaf foroan erabiltzaileek teoria desberdinak dituzte glitch edo bug honen kausa esplikatzeko: alde batetik diskoa gaizki egotea izan liteke, bestetik kontsolaren bentilazio falta toki txarrean egoteagatik, eta ondorioz laster izorratzeko arriskuarekin egotea. Ez dakit zein den benetako arrazoia, eta auskalo ea noizbait jakiten dugun edo anekdota batean gelditzen den dena.

Goza itzazue:





















Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/24 22:01 25

# Re: Super Smash Bros Unity

Oso ona! Yoshi-ren irudia asko gustatu zait! :-D
Hardware arazo bat izango delakoan nago. Inr gehiagori ez zaio gertatu momentuz. Programazio bug-ak badira, jada ezingo dut bideojokoetaz gehiago fidatu XD