Iker Ibarguren
2014/12/10 18:00 55
Origin gaut, Sim City 2000 dohainik ematen ari da, baina frantziako edizioan Dead Space. Lortu nahi baduzu egin klik hemen:
https://www.origin.com/fr-fr/store/free-games/on-the-house
Xabier Calvo
2015/01/27 22:45 25
Bihar goizeko 10-ak arte MediaMarkt-ek "Martes Night Show" delakoa du eta joko batzuk merkeago daude. Aukera batzuk onak dirudite:
Captain Toad: Treasure Tracker: 29€
Hyrule Warriors: 29€
Bayoneta 2 (Bayoneta 1 dakarren pack-a): 45€
WatchDogs (PS4 eta XONE) : 29€
Minecraft (PS4): 15€
Nintendo 2DS: 99€
PS4 (500GB) + DriverClub: 349€
XONE (Nebula pack-a: AC: Unity + AC IV Black Flag + Rayman Legends): 329€
PSVITA + Little Big Planet + 8GB-ko memoria txartela: 159€
Eta badaude gauza gehiago. Interesatuta bazaudete begiratu: http://tiendas.mediamarkt.es/martes-night-show
Aprobetxatu segituan amaitzen da ta!
Urtzi Odriozola
2015/07/28 12:41 50
Tropico jokuaren trilogia osoa %75eko deskontuarekin aurkitu dut oraintxe bertan Steamen, aste honetako deskontu zerrendan. A ze mauka! Nik uste dut merezi duela erosteak. 3,5€tan dena... Kubata bat baino merkeago! http://store.steampowered.com/sub/12169/
Damian
2015/07/28 13:17 55
Kubata batetarako ere ez baldin badaukazue steamen jo ta sua jardun duzuelako, ez penarik izan. Badago "East India Company" dohan lortzerik gogoak asetzeko eta. http://huntgames.es/east-india-company-pc-gratis-para-steam
Iban Lantxo
2016/04/07 22:53
Hamabostaldi honetan Xbox Gold dutenentzako ere bada doakoa 360ren bertsioaren deskarga... Ematen du mundu guztiak izango duela joko hau, baina primeran: merezi duen horietakoa da.