Foroa Minecraft: Iradokizunak

Game Erauntsia Minecraft Iradokizunak

Zerbitzariari buruzko iradokizunik baduzu hemen idatzi!

---
2014/10/15 15:36 30

# Zergatik 1.7 1.8 izan baliteke?

Badakit zerbitzariaren eraikuntzan nahiko aurreratuak zoaztela eta agian apur bat berandu dela hau esateko baina ez dut oso ondo ulertzen zergatik jarri 1.7 zerbitzaria eta ez 1.8 bere bloke, mob, dinamika eta komando guztiekin.

EULA gatik da, Minecrafteko zerbitzarien lege berriengatik? Ala 1.8rako bukkit-en faltagatik? 


--


Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/10/15 16:10 1180

# Zergatik 1.7, 1.8 izan baliteke?

Aupa,

Zeuk esaten duzun bezalaxe Bukkit oraindik ez dute 1.8 bertsiorako atera. Arazo legalak omen daude tartean. Egunen baten ateratzen badute, saiatuko gera zerbitzaria pasatzen bertsio berrira, eraikuntza guztiak mantenduz. 

Ondo izan.



Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2014/12/27 13:03 55

# Re: Zergatik 1.7, 1.8 izan baliteke?

Duela aste pare bat Spigot 1.8 bertsioa atera zuten, beraz zerbitzaria 1.8 bertsioan egongo da! Zerbitzaria 1.7 bertsioan eraiki dugunez item berriak ez daude oso presente eraikinetan, baina pixkanaka joango dira agertzen :)


Galaipa