Foroa Nintendo: gure nintendo id-ak

Game Erauntsia Nintendo gure nintendo id-ak

Iban Lantxo
2016/04/07 20:54

# gure nintendo id-ak

Kaixo! XBOX foroan antzeko mezua idatzi berri dut: Wii U eta 3DS kontsoletan jokatzen duen norbait al dago komunitate honetan? Hala bada, gure nintendo id-ak jartzera animatzen zaituzten! Nirea "bantxi" da, Wii U-n eta baita 3DS-n ere. Ea zuenak jartzen dituzuen eta partidaren bat jokatzen dugun!


Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2016/04/07 22:20 25

# Re: gure nintendo id-ak

Kaixo! Nirea Bud_ehe da. Bai WiiU-n baita Nintendo 3DSn. Hala ere, jakin zure profilean datu hauek jarri ditzakezula. Nik Wii-ko profil bezala jarrita dut. Ea ba WiiU eta N3DS-an topo egiten dugun!!!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2016/04/08 14:24 50

# Re: gure nintendo id-ak

Kaixo Bantxi eta ongi etorri!! Bakoitzaren profilean agertzen da informazio hori :D Ea pixkanaka plataforma ezberdinetako kideak elkartzeko gai garen!