Foroa Nintendo: Datozen joku berriak

Game Erauntsia Nintendo Datozen joku berriak

Urte amaiera arteko eta datorren urtean aterako diren jokuak WiiU eta Nintendo 3DS-rako.

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/02 23:10 25

# Datozen joku berriak

Kaixo,

Nintendo-ren foro honetan lehen gaia izanda, zer hobe irtengo diren joku berriez hitz egitea baino. Nintendo-k azken datu finantzieroekin batera aterako dituzten jokuen berri eman du, zerrenda pare bat argitaratuz:

Nintendo 2014-2015 jokuak

Bertan oso titulu interesagarriak ikus daitezke. Alde batetik Nintendo 3DS-rako atera berri den Super Smash Bros, Pokemon berriak, Ultimate Nes Remix...
WiiU-rako irten berri den Bayonneta2, Super Smash Bros for WiiU, Captain Toad, Mario Maker, Zelda, StarFox....

Hauek Nintendo-k argituratutakoak, eta third party-enak:



Niretzat interesgarrien artean, 3DS-rako: Phoenix Wright, Sonic Boom, Shantae, Shovel Knight.... Eta WiiUrako Wath Dogs (berandu baina seguru), Sonic Boom...

Oso titulu interesgarriak datoz bai epe motzean baita datorren urtera begira.
Epe motzean 3DS-rako Shovel Knight eta WiiU-rako Bayonneta 2 hartzea pentsatzen nabil. Zuek ze joku erosteko asmoa duzue?

Iturria: http://www.nintendo.co.jp/ir/pdf/2014/141030e.pdf

Ondo segi!



Ander Intxaurrondo
2014/11/03 11:55 35

# Re: Datozen joku berriak

Nik Bayonettaren argitalpen berezia hartu dut sagarekin estrenatzeko. Lehenengoa bakarrik jolastu dut eta asko gustatu zait, bigarrena aurrerago jolastuko dut, lehena ondo esprimitu ondoren.

Wii U-tik interesatzen zaizkidanak, ba Smash Bros, Project Cars, Xenoblade X ta Zelda; Tropical Freeze pendiente daukat oraindik. 3DS-n berriz, orain SMT IV atera dela hautsa kendu diot aparatuari, nahiko zaila da baina oso ondo dago, geroago Persona Q probatu nahi dut, eta ALBW pendiente daukat ere.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/03 21:54 25

# Re: Datozen joku berriak

Nik zure bezala pendiente daukat Tropical Freeze WiiU-n (Wii-n Donkey Kong Country returns asko gustatu zitzaidan), prezio onean topatzera itxaroten nago. Eta 3DS-an zure bezala ALBW jokatzeko gogoa dut, SNES-eko Zelda: A Link to the Past izugarri gustatu zitzaidan bere momentuan (uda honetan berri jokatu dut amaitu arte, joku izugarri ona da).

Beste asko izatea nahiko nituzke, baina esandakoekin momentuz nahikoa izango dut, uste dut...



egoninobi
2014/11/14 00:12 35

# Re: Datozen joku berriak

Super Smash Bros oso potente dator WiiUra. Ea jendea biltzen dugun hemen txapelketaren bat antolatzeko edo.

Nik uda hasieran erosi nuen Zelda ALBW eta esan beharra daukat primeran pasatu nuela. Joko oso ona benetan. Jokoa nahiko motza da berez, oso txarra ez bazara berehala bukatuko duzu. Hala ere jokoak merezi du benetan.


Aupa! :D