Foroa Nintendo: 2014-11-05 Nintendo Direct

Game Erauntsia Nintendo 2014-11-05 Nintendo Direct

2014-11-05 eko Nintendo Direct-a

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/05 23:52 25

# 2014-11-05 Nintendo Direct

Oraintxe amaitu da azken Nintendo Direct-a. Bertan Nintendo-ren jokuei buruzko berriak ikusi ahal izan dugu. Gaurkoan hauetxek izan dira jorratutako jokuak:

-    The Legend of Zelda: Majora's Mask 3D
-    Satoru Shibata presenta el segmento europeo
-     Ultimate NES™ Remix
-    Sonic Boom: El Cristal Roto
-     Pokémon Rubí Omega y Pokémon Zafiro Alfa
-     Persona Q: Shadow of the Labyrinth
-    Shovel Knight
-     Catálogo de Nintendo eShop
-     Monster Hunter 4 Ultimate
-     Code Name: S.T.E.A.M.
-     Captain Toad: Treasure Tracker
-    Kirby y el Pincel Arcoíris
-    amiibo y Super Smash Bros. for Wii U
-     Hyrule Warriors
-    Mario Kart 8
-     Shigeru Miyamoto presenta PIKMIN Short Movies
-     Xenoblade Chronicles X
-    Splatoon


Interesgarria izan da, 3DS-rako Majora's Mask-en remake egingo dutela, amiiboak nola erabili, Pokemon berriak, Shovel Knight (ofertak), Mario Kart 8-ko DLC-ak, Xenoblade Chronicles X (itxura galanta du)...

Ikusi nahi baduzue: http://nintendodirect.nintendo.es


Itxuroso dator Nintendo hurrengo hilabeteterako!



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2014/11/10 23:28 25

# Captain Toad

Bide batez, Urtarrilak 2-an gure artean izango dugun Captain Toad: Treasure Tracker jokuaren ordubeteko bideoa jartzen dut hemen: http://www.twitch.tv/playmde/b/587367057

Itxura polita du jokoak. Gabonak pasata dirurik gelditzen bazait joko hau erosiko dut seguraski. Zaila izango da hala ere diruarekin heltzea! Jajajaja.



Egoni
2014/11/13 23:56 35

# Nintendo

Gauza gehiegi nahi ta diru nahikorik ez. -.-'

Pasadan asteburuan Zelda Ocarina of Time 3D eta Mario Kart 8ren DLCak erosi nituen.

Erosiko ditudan hurrengo jokoak Super Smash Bros WiiU, Captain Toad eta Majora's Mask 3D izango dira. Ateratzen dituzten egunean bertan ziurrenik, ahal badut noski.

Dirua sobran badut (ezinezkoa loteria tokatzen ez bazait), Pokemon berria eta Hyrule Warriors ere nahi nituzke. Eta oraindik pendiente dauzkat erosteko DK Tropical Freeze eta 3DSko hainbat joko.

Gainera orain amiiboekin ez dakit tentazioari eutsi ahalko diodan. Nigatik figura guztiak erosiko nituzke baina hori nire diruzorroarentzat ezinezkoa da. Pokemonen dioten bezala: Bildu guztiak, bildu guztiak, amiibo!


Aupa! :D