Foroa Off-topic: Youtuber izatea lana al da?

Game Erauntsia Off-topic Youtuber izatea lana al da?

Patxi Ordozgoiti
2015/10/19 23:08 35

# Youtuber izatea lana al da?

Frantziako lan ministroak ez du hala uste, eta horren arira galdetu egin didate niri twitter bitartez. Nire kasuan hobby bat baino ez da, baina Willyrex/vegetta/Rubius baten kasuan, sekulako dirutza irabazten dute, dena kotizatuz eta dagozkion zergak ordainduz. Agian ez da lan harreman bat ematen zentzurik hertsienean, hau da, ez dago lan kontratu bat. Baina hala ere jarduera ekonomiko argi bat bada, txutxe denda bat daraman pertsonak bezala, non jabea denean ez dauka lan kontraturik baina horregatik ez dugu esaten lanik egiten ez duenik. Zuek zer deritzozue?


Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2015/10/20 12:25 85

# Re: Youtuber izatea lana al da?

Ieup!

Diozun moduan, aktibitate ekonomiko bat da, diru sarrerak dakartza eta dagozkion zergak ordaintzen dira. Berria da hau dena, baina orain ez urte asko, informatikarion lana ere horrela ikusi zegoen. Adibidez:

 

Ikasketak amaitu nituenean, lanean hastera nindoan praktiketan, eta Amonak nire amari:

- Lanean hasi behar badu, maoizko galtzak prestatu beharko dizkiozu!

hori bota zion, ta ni saiatu nintzen azaltzen nire lana zein zen, berak ez zuen ordea hori lan gisa hartzen (Maoizko galtzarik jantzita ez bada, ez da lana). Ondorengo astetan portatilean murgildua ikusten ninduen eta zer nenbilen galdetzean, nik lanean erantzuten nion. Orduan erabat aztoratu ta kasik ohika esaten zidan:

- Hori izangoek lana!! Egun guztia telebistari begira!?!?!

 

Ba youtuberrekin antzeko ez? belaunaldi aldaketa, ikuspegi berriak, teknologia berriak.... lan egoera eta modu berriak





Aimar López
2015/10/20 13:07 5

# Re: Youtuber izatea lana al da?

Aupa!

Ikerrek diona egia da, azken urte hauetan, teknologia berriekin lotuta, jarduera berri asko sortu dira eta honekin hazi ez den jende askori zaila egiten zaio hauetara egokitzea. Informatikariena gaur egun nahiko integratua dagoela iruditzen zait, etxe gehienetan baitago zuen beharra, familia guztietan bai gutxienez gure inguruan. Orain, "pantailaren atzeko" jarduera/lan hauetara egokitzea tokatzen zaio gizarteari. Eta atzo Twitteren genion bezala, oraindik YTBerrek autonomo bezala kotizatzen dute, baina gero eta jende gehiagok hontaz bizitzen segitzen badu, ez ninduke harrituko estatuek "figura" berri bat sortzeak diru hontaz oraindik etekin gehiago ateratzeko.

P.D: Nire amonak portatilarekin ikusten nauen aldiro lanean ari naizela uste du, YTBen ibili edo Word artikulu bat irekita izan :)


Nola jakin norena den gure zola,

Nire buruan, galdera sakonegiak

Nork sartuko al du askatasunaren gola?


Aitor Zerain Albizu
2015/10/20 22:49

# Re: Youtuber izatea lana al da?

Ne ustetan, lehendabizi "youtuber" terminoa zer dan zehaztu behar da. Nor da youtuberra? Youtubera bideok igotzen dittuna? O bideo hoien truke dirua jasotzeuna?

 

Bigarrenik, youtuber batek beste eozein autonomon modun seguritate soziala ta erretiratzea kobratu dezake?

 

Bi galdera hauek planteatuta ne iritzia emangoet. Youtuberi esker dirua irabaztea dula 4-5 urteko kontue da, leno etzan aukera hau existitzen. Akaso enpresa handi batek kontratatzen bazintuen baño etzenun network batentzako lan iten. Beraz, kontu hau guztiz berria da baino iñork eztaki noiz arte iraungoun. Batzuek informatikaritza komentatuzue. Argi dao gar eun teknologia beharrezkoa dala ta honek aurrera seittuko dula, beraz informatikariak luzerako izangou lana. Baina youtuberrak? Noiz arte iraungou moda honek? Nork ziurtatu dezake youtuberen gainbehera eztala iritsiko ta youtuberrak ahaztuak izango diela edo eta youtube baztertukodun beste sare sozial bat iritsiko dala. 

 

Horretaz gain, youtuber asko existitzen die ta hoien barrun badare dirua irabazteunak ta irabazten eztutenak. Youtuber esaten deunen guztik sartzeittugu saku beren. Dirua irabazteutenenen arten mundu bat dao, oso desberdiña dalako bakoitzan kontratua ta soldatak bisita kopuru bera izan arren. 

 

Guzti hau esanda, nik eztet youtube lan modun hartzen, baizik eta momentuko negozio bat bezela. Espainian behintzet. Espainian gutxi batzuek dakate youtubek emandako diru sarrerei esker bizitzeko aukera. Beste herrialde batzuk, estatu batuk bateze gu baño askoz aurreratugok dare. Bai diru askoz gehiau irabazteutelako youtuberri esker ta  normalizazio askoz haundigoa daolako bai sozietateak onartuagoa daolako. Espainian youteberrek dirue irabaztea  eztao oso ondo ikusita.

 

Hortaz, estatu batutan youtuberra momentuko lan gisa hartu daiteke baño leno esan deten modun iñork eztaki zein dan youtuberen bizitza. Beraz langile modun hartzekotan multimedia sortzaileak hartuko nituzke. 

 

B diruai buruz,  youtuber asko dare paypalen bitartez kobratzeutenak ta paypalen 2500 euro baño gutxigo jasotzen bazu eztakazu zure datu bankarioak erregistratu behar, ondorioz diru garbia da. Argi dao hortik gora irabazteutenek eztutela beltzan irabazteko premiaik, hala re, youtubeko mundu hau oso iluna da ta txantxuio asko dare.

 

Youtube momentuko negozioa, txantxuioz beteta daona ta batzuntzat dirua sortzeko makina izaten aidana.

 

Portzierto Patxi, zuk youtube lan gisa hartzezu? Etzait argi geatu zure posizioa.

 


Patxi Ordozgoiti
2015/10/21 00:06 35

# Re: Youtuber izatea lana al da?

Youtuber zentzurik hertsi edo estuenean litzake youtubera bideoak igotzen dituena ez? Hau da, ni Youtuber bat naiz. Hala ere, diru kontuetaz eta gzuti honetaz hitzegitean agian zehatzagoa litzake Youtuber profesional terminoa ezta? Hau da, bere profesioa hori dena, hau da bere denbora horretan inbertitzen dutenak horren truke diru kantitate bariable bat jasotzeko.

Bigarrenik, nire erantzuna etorkizuneko abokatu bezala (ez naiz lan zuzenbidean aditua baina zerbait badakit) bai, inklusoa langabezia ere kobra lezakete. Egia da autonomoen erregimena desberdina dela besteren kontura lan egiten duten langileekiko, baina bai langabezia baita erretiratzeko eskubidea dute, beti ere noski kotizatutakoaren arabera.

Era berean, bai arrazoi duzu esatean Alexelcapo, Rubius edo Auronplay ez direla berdinak nahiz eta hiruak profesionalki horretara dedikatu. Bakoitzak seguruenik kontratu mota ezberdinak edukiko ditu bideoak monetizatzeko, eta horrek etekin ezberdina suposatzen du (etekina eta ez soldata, ez gaude lan kontratu batez hitzegiten). Hala ere youtuber guzti hauek komunean dute Youtubez knapo ere beste bide batzuk bilatu dituztela diru irabazteko, bai show ezberdinak antolatuz, bai enpresa ezberdinei beren irudia salduz (saldu ez da hitzik egokiena baina tira).


Bestalde, ez dut uste Youtuber profesio edo lan bezala estatu batzuetan existitzen denik eta bestetan ez. Hau da, egia da AEB-n dagoen aurrerapen teknologiko maila, eta honen ondorioz gizartearen ikuspuntua aurreratuagoa dela. Baina horregatik han ez da lana izango eta hemen negozio, benetan bi hauen arteko desberdintasuna ez da ia exisititzen.

Azken hau azaldu nahi dut. Egia da pertsona batek beste baten kontura lanean jartzen denean kasu horretan “langile” deitzen dugula, eta negozio baten jabe denak ez duela askotan izen hori jasotzen, ikuspuntu sozial batetik, ukaezina da biak langileak direnik. Ados, zuzenbideak adibidez eta askotan jendeak bereizi egiten ditu bi errealitate hauek gauza ezberdina bezala baian benetan ez dira. Esaiozu ogi denda bat duenari, goizeko bostetan esnatu eta 8ak arte lanean dagoenari, berak “ez duela lanik egiten, berak negozio bat duela”. Bere erantzun izango da “bai negozio bat dut, baina negozio hori mantendu eta aurrera ateratzea da nire lana”. Beraz ez ote dago hor lanik? Autonomo diren guztiak, bere izaera hori izateagatik jada ez dira langile? Badakit ez duzula hau esan nahi, baina Youtuber bat autonomo bezala alta emana badago, beste autonomo bat bezala izango da ezta?

Nire uste egia da Espainian gaizki ikusia dagoela Youtuber izatea, baina Espainian oraindik ere gaizki ikusiak daude beste hainbat gauza. Espainiak benetan arazo soziologiko edo kultural bat du, historian oinarritzen da seguruenik. Baina horretan sartu gabe, goazen Espainia aztertzea pixka bat. Espainian guztiz normala da pelikula deskargatzea, eta netflix bezalako plataforma bat martxan jartzean (kontuan eduki gabe honek arrakasta edukiko duen edo ez), jendearen lehen pentsamendua ez ordaintzea da. Bideojokozaleok oraindik ere friki-potolo-granodun-betaurrekodun eta lagunik gabeko pertsona modura irudikatzen dute. Jende askoren aurpegi arraroak ikusi ditut nire bizitzan bideojoko zale amorratua izateagatik. Beraz horregatik diru irabazten duena oso gaizki ikusia izango da ziur! Zeren Espainian oso gaizki ikusia dago dirua irabaztea. Berdin dizu zuri zure bizilagunak 1, 100 eta Milio 1 irabazi, baina morboa (eta seguruenik inbidia txarra) ematen du, eta bizilagun guztiek komentatuko dute. Aberats izatea, edota diru asko irabaztea (edo besterik gabe majo irabaztea) gaizki ikusia dago, seguruenik jada esandako arrazoi historikoengatik. Horregatik Espainiar prentsan, youtubeko mundua ezagutzen ez duen baten lehen galdera da “zenbat irabazten da?”. Zer axola du horrek! Zure aitak zenbat irabazten duen galdetuko banizu galdera onargarri bezala ikusiko zenuke? Nik ez! Ze demontre, zuri bost nik, nire aitak edo nire neskalagunak zenbat irabazten duen! Baina hala ere horrek morboa sortzen, behin jakinda kritikatu egin bai dezakegu, esanez “honek gehiegi irabazten du”.

Puntu honekin amaitzeko, nik ez dakit zenbat irabazten duten edo zenbat ez. Askok gutxi eta gutxik asko seguruenik (Munduak horrela funtzionatzen du). Baian gauza bat argi badaukat da, Youtubez bizi den horrengatik pozten naizela, bere lana (negozioa) gustuko badu pozten naiz. Era berean, irakasle izan nahi baduzu eta horretaz bizitzea lortzen baduzu ere berdin poztuko naiz.

Hemen moda kontuaren eta internet eta sare sozialen boom-aren ere aztertu beharko genuke nire ustez. Negozio batek etorkizuneko proiekzio zehaztugabea edukitzeagatik, ez al da negozio baten jabe, arduradun eta horretan langile? Imaginatu duela 10 urte VHS denda bat edo VHS bideoklu bat zabaltzen duzula. Momentu horretan jada DVD-ak irteten hasi ziren, eta agian ez zenekien VHS-en merkatuak zenbat iraungo zuen. Baina hala ere denda ireki egiten duzu, eta lehen 3 urteetan dirua irabazi. Azken urtean denda ixten duzu merkatua gaizki dagoelako. Denbora guzti horretan negozio horretan lan egin duzu ez? (negozio horretatik etekinak atera dituzu, baina azken finean zure lanaren bidez). Hau da, merkatu osoko sektore baten etorkizuna ezezaguna izateak edo boom egoeran egote momentu horretan, jada berarekin dakar negozio horrek ez duela balio? Ados moda bat dela, eta amaitzean azkarrak direnak bere burua birziklatuko dute beste gauza batean. Adibidez, VHS-en kasuan argi dago DVD-ak salduko dituela eta kito. Beraz, sare sozial berri bat ateratzen bada, honetara egokitzen direnak irabazten jarraituko dute eta besteek ba beste zerbait egin beharko dute.


Azkenik B diruari dagokionez, ados 2.499€ horiek ez dira deklaratzen, eta ez dira banku kontu baten sartzen. Horrekin zer egin daiteke? Internet bitartez pila bat gauza erosi, baina horrekin ezin da bizi! Ezin duzu kotxe bat, etxe bat edo fakturarik ordaindu… Hau da, 2.500€ horiek hilabete bateko soldata bat izan daitezke, baina hilabete batean Paypala bete ta akabo! Diru hori hor daukazu, eta ezin duzu gehiago sartu bertan bestela banku kontu batera lotu behar bai duzu eta kasu horretan Ogasunak fitxatu egiten du mugimendu hori. Zeren ez, Paypal horretatik bankura ezin da dirua eraman diru beltzaren bandera erakutsi gabe.

Beraz Youtuber hipotetiko horren kasuan, zeinek hilabetean 2.400€ irabazi dituen ezin ditu ezertarako erabili. Bere gurasoen etxean bizi bada, deluxe, ez du gasturik eta nahi dituen tontakeria eta joko guztiak erosiko ditu online. Baina, pertson horrek ez du biderik edukiko bere bizitza independiente bat antolatzeko. Berdin hipoteka ordaindu behar duen youtuberrarentzat, nahi dituen joko guztiak erosi edo ordenagailu potenteak monta ditzazke, baina hipotekako mentsualitatea ezin du PayPal horretatik ordaindu (deklaratu ezean).

Ondorioz, diru beltza abantaila bat da baina puntu bateraino. 3.000€ atzeko patrikan edukitzea oso polita izan daiteke, baina ezin duzu etxe, kotxe etabar asko ordaindu. Beraz, nire finantzako irakasleak zerbait argi utzi bazidan hau izan zen: “diru beltza ona da eguneroko gastuetarako, Eroskin erosteko, baina ez hortaz bizitzeko”.

Eta azkenik bai, momentuko negozioa da, eta bai Youtuber askoren “politkak” moralki dudan jar daitezke: 7 bideo egunean, izenburu engainosoak, portada engainosoak… Baina moralki bakarrik dira kritikagarriak, horien atzean gu sentitu dezakegun eskandalu edo indignazioaz aparte ez dago ezer. Eta norbaiti entzun nion esanez kontsumitzailea engainatzen dutela, adibidez miniatura gezurrezko bat jartzen dutenak neska baten titiak erakutsiz. Guztiz gaitzesgarria, baina errealitatean hori zein kalte (kalte erreal) sortzen dio ikusleari? Dirurik ez duzu gastatu, edo ez duzu kalte psikologikorik jasan, orduan? Egia da denbora galdu duzula, baina denbora urrean den arren, ez dut uste zentzu horretan esaten denik.



Amaitzeko, eta laburbilduz nire posizioa da: Autonomo bezala edo beste baten kontura lan egiten dutenak, eta horretatik bizi direnak Youtuberrak dira, Youtuber Profesionalak. Beste guztiak, ezer ez irabazi edo zerbait eraman, Youtuber izango dira plataformara maiztasunez bideoak igotzen badituzte. Ez dira profesionalak izango, baina bai Youtuberra. Ni ez al naiz youtuberra? Eta zu? Ezezko kasuan, zer gara “youtubera hobbiz bideoak igotzen dituzten pertsonak”? Zein desberdintasuna dago?



Badakit luzea dela, baina ahal nuen guztia erantzun nahi nuen, eta hala ere gauzak ahaztu zaizkit seguru. Mesedez, gauzarenbatekin ados ez egoteko kasuan, erantzun beldurrik be, luze edo motxa izan erantzun irakurri egingo dut. (Word-en 2 orri ta zerbait atera zaizkit :S)


Aimar López
2015/10/21 21:28 5

# Re: Youtuber izatea lana al da?

Erabat argi utzi duzu nire ustez.
Oraindik galdera asko eta asko daude jarduera honen inguruan, izendapenetik hasita.
Bestalde, espainiako "jarrera" honek ere ez du laguntzen okin bat bezalako langile kontsideratzeko. Sozialki onartua ez den jarduera bat, irabazi ekonomikoduna edo ez, oso zaila da estatuak onartzea. Hau da, AEBn, non teknologiak erabat sartuak eta onartuak dauden gizartean, pixkanaka besteak bezalako lan bat bezala kontsideratzen ari bada, hau hemen gertatzeko, luzaz itxoin beharko dugu!
Nire kasuan, bideorik egin ez arren, frantziako eta espainiako (eta EHko noski) bideoak ikusten ditut, eta bi komunitateetan sartua nago. Diferentzia badagoela argi dago, erranen nuke, lanaren onartzea espainian, duela 4 urte frantzian zegoen bezala dagoela orain, hau da 4 urteko diferentzia dagoela. Eta hala ere, tabou handia da diruz hitz egitea, oso youtuber gutxik egiten dute. Gertatzen dena da, komunidade frantsesak, alde "txar" hau ez duela ikusten, bakarrik ikusten duela Germanek 24M eta Rubiusek 14M harpidedun dituztela, eta youtuber frankofono ezagunenak 8M eskas dituela.
Oroitzen naiz, nola duela urte batzuk, JPelirrojok, kokoteraino galdera horrekin, telebistako elkarrizketa bateri hilabetean milioi bat irabazten zuela erran zion, beingoz isilduko zirela pentsatuz, baina ez zuen funtzionatu...

Bukatzeko eta laburbiltzeko:
Galdera asko, ikuspundu txar asko, tabou asko, youtuber profesional lanak aurrera segitu ez gero, jendeak buruan lantxo bat egin beharko du pertsona hauek normalizatzeko eta ikusteko, erran duzun bezala Patxi, ez garela peka-betaurrekodun frikiak. Ikusiko dugu ☺

 

 


Nola jakin norena den gure zola,

Nire buruan, galdera sakonegiak

Nork sartuko al du askatasunaren gola?