Foroa PC: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Game Erauntsia PC Txartel grafikoak: Zein erosi?

Grafiko txartelei buruz hitz egiteko atala

Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/01/27 21:24 55

# Txartel grafikoak: Zein erosi?

Aupa denei!
Txartel grafiko bat erosteko asmoa dut, orain daukadana oso zaharra baita :) .  Ez nuke diru gehiegi gastatu nahi, baina ez dut edozein zatar erosi nahi. Zein gomendatzen didazue?

Behar izatekotan nire profilean daukazu nire ordenagailuaren piezen zerrenda, Mila esker


Galaipa


inigo27
2015/01/28 16:35 35

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Kaixo, nik hauek gomendatuko nizkizuke:
AMD R9 270: Bere anaia zaharra (270x) baina merkeagoa eta gutxiago konsumitzen du, potentziaren aldetik zertxobait baxuagoa da, Nvidiaren GTX660 baina potenteagoa da, pccomponentesen, 158 eurotan dago oraintxe bertan.

AMD R9 280: Hau potenteagoa da baina, garestiagoa, pccomponentesen 189 eurotan dago.

NVIDIA GTX 960: Nvidia zalea bazara,nik uste dut gaur egun hau dela kalitate-prezio hoberen duena, hau potentzia aldetik, 280 eta 280x artean dago eta bere prezioa pccomponentesen 209 eurokoa da.

NVIDIA GTX 970: Diru gehiago gastatu nahi baduzu, hau da zure txartel grafikoa oso potentea, bere prezioa 355 eurokoa da pccomponentesen.





Potentzia grafiko bat ikusteko web hau uzten dizut: https://www.geektopia.es/es/technology/2013/05/07/noticias/las-mejores-tarjetas-graficas-del-momento-por-rango-de-precio-mayo-2013.html





Txartel grafikoak erosteko ere kontuan hartu behar duzu, kontsumo (zure alimentazio iturriak nahiko energia eman behar dio txartel grafikoari, bestela ez da ibiliko) eta tamaina (zure PCaren kajan sartu behar du, txartel grafiko batzuk oso handiak dira).


Prezio aldetik ere web askotan begira dezakezu, amazonekin hartzean, bidalketa dohain atera daiteke hau egiten baduzu: http://forohardware.com/showthread.php/730-Promoci%C3%B3n-Ahorrarse-los-gastos-de-envio-en-Amazon


Joko bat nola joango zitzaizun jakin nahi baduzu youtuben jarri zure Przesadorea + Txartel grafikoa + Jokoaren izena, hor ikusko duzu zenbat fpstan joango zitzaizun.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/28 16:56 50

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Uau!! A ze klase majistrala!! Ni ere txartel bat erostekotan nago baina ideiarik ere ez zein hartu... Txartel bat erostean kontutan zer hartu eta zer ez jakiteko artikulutxo bat idaztera animatuko zinateke?? http://gamerauntsia.eus/komunitatea/gehitu-artikulua

Jendeak eskertuko du!! :D


P.D: Nire kasuan Ubuntu 14.04 sistema eragilea duen ordenagailu bat da



inigo27
2015/01/28 18:41 35

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Kaixo, ez da horenbeste dakitena, baina bueno, bai bihar bertan egin dezaket, baina errorea agertzen zait:

404 ERROREA

GAME OVER

Bila zabiltzan web orria ezin izan da aurkitu.


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/01/28 20:18 55

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Aupa Inigo!
Mila esker aholkuengatik. Asteburu honetan arretaz begiratuko ditut jarri dizkidazun guztiak eta esango dizuet zer erabakitzen dudan :)

Artikulua idazteko aukera goiko barran zure irudian klikatuz zabaltzen zaizun menuan daukazu:


Galaipa


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/28 20:31 50

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Bugs, bugs everywhere!! Beno, beste arazo bat gutxiago. Mila esker Iñigo! Akats bat konpontzeko balio izan du behintzat! :D



inigo27
2015/01/28 22:01 35

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Bueno, ba bihar bertan egingo dut. XD


Bingen Galartza Iparragirre
Game Erauntsiako Kidea2015/01/31 15:11 55

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Begiratzen egon naiz eta AMD R9 280 -a erosiko dudala uste dut. Amazon dendan 187,8 eurotan aurkitu dut. Momentu honetan AMD R9 270 -arekin nahikoa izango nuke seguraski, baina teknologiaren aurrerapen hain azkarra ikusita, ez nuke denbora laburrean potentziaz motz geratu nahi.

Adaptadore bat ere beharko dut, orain dudan monitorea VGA baita.

Mila esker zure laguntzagatik


Galaipa


Antton
2015/03/08 12:46 30

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Txartel grafiko ona aukeratu nahi dut ordebagailu berriarentzat baina ez dakiz zein erosi. Gomendiorik?


ondo pasa ta agur!!!


Antton
2015/03/08 17:33 30

# Re: Txartel grafikoak: Zein erosi?

Zer iruditzen hau prozesadore honekin??? Prozesadorea:3.6GHz(3.9GHz turbo)ADM A8 5600K quad-core processor. Txartela:Radeon HD 7560D Tarjeta Gráfica.


ondo pasa ta agur!!!