Foroa PlayStation: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Game Erauntsia PlayStation Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Ander Intxaurrondo
2015/02/03 10:10 35

# Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Patxik atzo jarri zuen artikulua irakurri eta gero, konturatu nintzen PSPren katalogoan guztiz ezjakina naizela.

Ba hori. Zeintzuk gomendatzen dituzue?



Patxi Ordozgoiti
2015/02/03 11:47 35

# Re: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Nire gomendio bezala, eta batzuk aipatzearren:

  • PES 2009. Badira beste batzuk ere, baina niretzat hau PES onena izan zen
  • Burnout Dominator. PS2rako port bat ere egin zuten, baina berez PSPrako irten zen.
  • Chili con carnage. Shooter nahiko tonto da, exageratua eta oso mugitua, baina hala ere oso os dibertigarria.
  • Grand Theft Auto: Liberty City Stories eta Vice City Stories. Biak hala biak, nire ikuspuntutik bikainak (pixkan fanboy naizela ere onartu beharra dago.)
  • Metal Gear Solid: Peace Walker. Hemen Portable OPS ere toaptzen da, baina hobea da Peace Walker.
  • Monster Hunter Freedom, 2 eta Unite. RPG bat, bigarrenean bereziki ibilia naiz eta bikaina iruditzen zait
  • Motorstorm: Artic Edge.
  • Patapon 1, 2 eta 3. Joko honek tontakeria bat dirudi baina kristona engantxatzen du
  • Star War Battlefront II, Elite Squadron eta Renegade Squadron. Agian ez dira oberenak, baina star wars da...
  • Tekken Dark Resurrection


Esan bezala zerrenda hau oso pertsonala da, beste asko badira kanpo utzi ditudanak eta seguruenik beste pertsona baten ustez hemen egon beharko liratekeenak.


Ander Intxaurrondo
2015/02/03 17:46 35

# Re: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Milesker Patxi!! Ia gehienak ez nituen ezagutzen, Monster Hunter eta Metal Gear Solid ezagunak ditut, baina ez nekien PSPrako bertsiorik zutenik.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/02/10 00:01 25

# Re: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Nik aspaldi izan nuen denbora labur batez PSP 1000 bat, Ondo oroitzen dudan joko bat LocoRoco da. Kriston bizioak botatzen nituen. Gainera zuen musikak pila engantxatzen zidan. Nire ustez asko merezi duen jokoa, itxura batean umeentzako izan daitekeela ematen badu ere:

https://www.youtube.com/watch?v=5UWXq8xIHSM



Iban Lantxo
2016/04/07 21:38

# Re: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Ezin ahaztu Castlevania - Dracula X Chronicles. Bertsio berri hau oso ona da; gainera jokoan beran Rondo of Blood zaharra eta Symphony of the Night maisulana daude deblokeatzeko! PSPan Final Fantasy guztiei jokatzeko aukera dago: I, II, III eta IV. atalen remakeak; eta V, VI, VII, VIII eta IX. atalen PSX kontsolaren bertsioak. Hauetaz gain, IV The After Years eta VII Crisis Core atal bereziak ere badaude; baita Dissidia eta Dissidia 012 borroka jokoak ere. Eta nire gustukoena noski: Kingdom Hearts - Birth by Sleep, baina egia da saga osoa ezagutzen ez baduzu atal berezi honek ezer gutxi esango dizula. Ongi segi lagunok!


lolailolailo12
2017/07/07 13:34 30

# Re: Zeintzuk dira PSPko joko onenak?

Nire anaiaren PSP-an jolasten nuen garai batean, ez geneukanean ez Play Station-a ezta Wii-a.

PS2a izan zen gure bigarren konsola eta, bertan Shrek, Crash Bandicoot... jolasten genituen, baina nire anaia ez zegoenean PSP-a hartzen nuen eta bertan pasatzen nituen orduak.

PSP-an jolastu nituen azken jokoak Spider-Man 3 (kristoren grafikoak, garairako eta mundu oso irekia) eta PES 2006 ziren, oso gomendatuak nire ustez (gehienbat Spider-Man 3-a).