Foroa Produkzio agora: Zer da "Produkzio agora"? Zer posteatzen da gure plazan?

Game Erauntsia Produkzio agora Zer da "Produkzio agora"? Zer posteatzen da gure plazan?

Damian
Game Erauntsiako Kidea2015/06/17 12:16 55

# Zer da "Produkzio agora"? Zer posteatzen da gure plazan?

Dakizuen bezala, gizarte deitzen diogun taldeak ematen digu teknologia, inor ez bait da ikasita jaiotzen. Arlo guztietan, ezagutza ahalik eta gehien gure taldean zabaldu ezkero, taldeko kideak garatuko ditugu eta taldearen potentziala askatu.

Zuetako bakoitza aditua da gauza askotan: batzuk grabatzen oso onak dira, kroma erabiltzen, bideoak muntatzen, edo soinua zaintzen. Besteren batek blender, edo programazioa, web-garapena, emulatzaileak, irudiak eta testuak gobernatzen dituzue. Foroaren agora (biltzeko eta elkartzeko plaza) honetan, bakoitzak besteei eman diezazkioken aholku, gida, laguntza eta ezagutza zatiak izugarri lagungarriak eta boteretsuak izan daitezke gure komunitatearentzat.

Norbaitek bideoentzat sarreratxo bat egin nahi baldin badu, blenderren gidatxo bat bila dezake hemen, edo ia norbaitek aholkatu dezakeen galdetu. Bestela, youtuber batek berak ze tresna erabiltzen dituen azaldu dezake, eta zer gauza egin daitezkeen gauzak hobeto egiteko. Azkenean, proiektutxoren bat egin nahi duenak hemen, gidak, ideiak, aholkuak (zer egin eta zer EZ egin)... aurkitzea eta eztabaidatu ahal izatea da topic honen helburua.

Animo eta zuek dakizuen eta gustoko duzuen zerbait jartzera animatu (idaztea atsegin ez baduzue, bideo bat egin. Lotsa ematen badizue, audio bat edo pantaila kaptura erakutsiz. Bestela testua idatzi, edo marrazkiak egin). Zuen ezagutza handia da eta ezinbestekoa besteontzat.

Eskerrak aldez-aurretik!