Foroa Produkzio agora: Gomendio orokorrak bideoetarako

Game Erauntsia Produkzio agora Gomendio orokorrak bideoetarako

Xabi
2015/06/18 10:15 5

# Gomendio orokorrak bideoetarako

Pare bat gauza gomendatu nahi dizkizuet bideoak grabatzen dituzuenerako.


Xabi
//from Indie Totem


Xabi
2015/06/18 10:28 5

# Re: Gomendio orokorrak bideoetarako

Bideo dexente egiten ditut eta hainbat gauza ikasi ditut intuitiboki azken urteotan. Ez dira gomendio profesionalak, baina bideoaren kalitatea asko igotzen lagun dezaketelakoan nago.

Lehenik eta behin, ez fidatu kamerako mikrofonoaz, askotan kutre xamarrak izaten dira eta ez dute ahotsa oso ondo grabatzen, bereziki guregandik distantzia batera ditugunean. Hortaz, gomendagarria da mikrofono bat edukitzea gugandik gertuago. Dena den, ez da beharrezkoa mikrofono profesional bat erostea, aurikular askok dute mikrofono txukun bat, baita mugikor gehienek ere. Esaterako, E3ari buruz egin dudan bideoan nire mugikorra daukat alboan, kamera urrun egonik audioa ez zuelako ondo grabatzen (fondoko soinu gehiegi zuen). Ondoren bideo edizioko programa batekin audio eta bideoa sinkronizatu behar dira.

Oso garrantzitsua da argia bideoetan. Argi naturala oso egokia izan daiteke, baina gure lanparak erabiliz gero argia guk nahi bezala bideratzeko aukera izango dugu. "A contraluz" jartzearekin kontuz ibili, irudi oso kaxkarrak lortuko baitutuzue.

Ondo aukeratu non grabatu nahi dituzuen bideoak, YouTuben askotan ikusten dira leku narratsak eta oso irudi txarra ematen dute, ez da eszenatoki berezirik behar, baina arropa zikinez beteriko oheek oso glamour gutxi dute! Planoen inguruan ez da askorik jakin behar, nozio gutxi batzuekin nahikoa da irudi aproposak lortzeko.

Edizio ikusgarriak ez dira beharrezkoak, baina topatu erraz erabiltzen den eta emaitza txukunak ematen dituen programa bat ediziorako. Nire kasuan denetik probatu dut, iMovie sinplea, Sony Vegas Pro konplexua... Azkenean nire gogokoena Apple-en Final Cut Pro X da, erabiltzeko erraza baina oso profesionala baita.

Musika jarri nahi badiezue zuen bideoei, kontuz! Copyright duen abestiren bat jarriz gero, YouTubek audio gabe utziko zaituzte. Bilatu erabil ditzakezuen abestiak, interneten pila bat daude, free music archive webgunean, esaterako. Bideoa editatzerakoan nibelak kontutan eduki, ez jarri musika altuegi zuen ahotsa entzuten ez den moduan, noski!

Eta oraingoz hau da dena, zuen gomendioak partekatu hemen eta denon artean bideo sorkuntzarako gida handi bat sor dezakegu :)

Xabi


Xabi
//from Indie Totem