Foroa Produkzio agora: Errenderizatu beharrik gabeko bideoak nola grabatu

Game Erauntsia Produkzio agora Errenderizatu beharrik gabeko bideoak nola grabatu

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/08/10 14:14 1180

# Errenderizatu beharrik gabeko bideoak nola grabatu

Aupa denoi,

 

Bideoak grabatzen dituzuenok jakingo duzue nola jolas bat grabatu ostean GB pila bateko artxibo bat izaten dugula esku artean eta tamainu honetako bideo bat ezin dugunez YouTube-ra igo, errenderizatu egin behar izaten dugula tamaina murrizteko. Arazoa dago errenderizatze prozesu honek denbora bat jaten digula, ordenagailua guztiz okupatuz.

Post honetan errenderizazio prozesutik pasa beharrik ez izateko, baizik eta grabatutako bideoa zuzenean igotzeko modukoa izateko pausoak zeintzuk diren azalduko ditut. Nire proben arabera 1080p, 60 fps eta bitrate nahiko oneko bideo bat grabatuta 5 min/GB izatea lortu dut. Hau da, gameplay normal baten iraupena 25 minutukoa dela jota, bideoak 5 GB pisatzea bakarrik. Ikus dezagun zer dugun beharrezkoa hau posible izateko.

 

Action! by Mirillis programa erabiltzen dut, 1.25.6.0 bertsioa hain zuzen ere. Bertsio hau lortzea gomendatzen dizuet, azkenetako bertsioa baita. Ezin baduzue lortu bidali niri mezu pribatu bat ta hitzegingo dugu ;-D

Horrez gain codec-ak instalatua izatea gomendatzen det. Nik K-Lite Codec Pack erabiltzen dut, hain zuzen ere Mega pack-a. Freewarea denez hemen beraien orria deskargatzeko. (Kontuz ibili instalatzerakoan publizitateko hirugarrenen programak ez instalatzeko) 

 

Programa hau erabiltzeko oso erraza da eta gainera nire ustetan guztien artean erosoena, ze grabatu bitartean fps-ak erakusteaz gain grabatzen damakizun denbora ere agertzen baita. Ez dut tutorialik egingo nola erabili programa, beste post batean baitago, baina konfigurazioari argazki batzuk atera dizkiot ta pixkat komentatuko ditut.

 

1

Hemen aipatzekoa Modo de grabacion ageri den tokian mandoari dagokion aukera sakatuta izatea, honek esan nahi du soilik jolasak grabatuko dituela. Besteak pantailan ageri den edozer edo pantailako zati bat grabatzeko opzioak dira.

Horrez gain formato del archivo atalean MP4 (AMD APP). Nik txartel grafikoa AMD bat dudanez ezin dut ziurtatu NVidia bat duzuenok opzio hau aukeratu ahalko duzuenik. Probatu eta ez baldin badabil MP4 bakarrik aukeratu.

Segidan, bideoa zenbat fps-tan grabatzea nahi duzuen aukeratzeko Contactos atalean izango dituzue hainbat aukera. Itzulpena ez dago oso ondo egina, ze ingelesez hau berez framerate baita.

Time Shift aukerari ere begirada bat botatzea gomendatzen dizuet, zenbaitentzat opzio interesgarria izan baitaiteke.

 

2

Hemen gauza gutxi aipatzeko, kalitate onena nahi baduzue honela aukeratu zuek ere. Akaso artxiboek pixkat gutxiago okupatzea nahi baduzue bitrate-a pixkat sakrifikatuz, beronen opzioa %80-ra jeistea gehienez gomendatzen dizuet. Hortik behera asko hasten da nabaritzen.

 

3

 Hemen zuen mikrofonoa eta jolasaren soinuaren katuraketa nola egin behar den konfiguratzen da. Baikoitzak ezberdina izango du, gailu zberdinak baititugu. Baina gomendatzen dizuet soinuaren Bitrate-a 320 kbps jartzea, ez baitigu asko okupatuko eta ahalik eta soinu garbiena izatea lortuko baitugu. Aurretik esan bezala, artxiboaren tamaina pixkat murrizta nahi izanez gero bitrate hau gehienez 192 kbps-era jeistea gomendatzen dizuet. 320 kbps-etik gora egiteak ez dauka zentzu handirik, ia ez baita notatzen kalitate extra hori.

 

4

Hemen garrantsitzua aukeratzea "No grabar HUD en juegos y aplicaciones". Honekin eaten dioguna da, grabatzen dugun bitartean programak duen HUD-a grabatutako bideoan ez agertzeko. HUD honetan aurretik esan bezala fps-ak eta grabatzen damakizun denbora ageri da. Hau ez da komeni bideoan agertzea, ez baita itxurosoa eta zenbait jokotan atentzio fokoa jolasetik HUD-era desbideratu baitezake, ikuslearen kaltetan.

 

 Espero erabilgarria izan zaizuela tutorial hau eta emaitza onak izatea. Ondo izan.



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2015/08/10 16:48 55

# Re: Errenderizatu beharrik gabeko bideoak nola grabatu

primeraaaaannnnn!!!!