Urtzi Odriozola
2019/03/20 12:39 50
Kaixo denoi,
Telegram taldean atera zen ideiari tiraka, foroan dena dokumentatzea pentsatu dugu. Ideia honako hau da: "2D ingurunerako eta software librean oinarrituriko joko bat sortzea elkarlanean".
Jokoaren izaera, historia, jokagarritasuna etabar oraindik definitzeke daude. Beraz, agian hari honetan hortik has gintezke. Ideia garatu, storyboard moduko bat garatu, beharrezko testura eta pertsonaiak sortu eta ondoren jokoaren mekanikarekin hasteko.
Zer iruditzen zaizue? Ideiarik badabilkizue buruan?