Anartz
2015/07/29 21:43
Aupa,
Nahiko geldi ikusten dut gai eta gustatuko litzaidakeen parte hartzea app-aren garapenean. Honen inguruko app-ik ez daukat baina gaitasuna egiteko bai.
Push mezuak, Youtubeko bideoak,... egiteko aukera egongo zen arazorik gabe. Hasiera batean Android-en (hobeto moldatzen naiz Android natiboan), baina Android / iOS garatu nahiko bazenute, ez nuke arazorik izango baina ez zen natiboki izango eta notifikazio kontua ezingo zen automatizatu (momentuz, ez dakidalako nola doan) eta honetan diseinuarekin laguntza eskertuko nukeen, Android natiboan agian logotipo eta horreako gauzetarako.
Oraintxe momentuan, Youtubeko API-arekin "jolasean" ari naiz eta sartu dudan kanalen zerrenda bat kontutan hartuta, beraien bideo eta playlist guztiak ateratzea lortu ditut, aplikazio bat egiteko asmoz dauden kanaletati gure gustokoenak aukeratzeko aukera edukiko genuela eta gure gustokoen kanaletakoren batean bideorik igoz gero gauean abisua jasoko zen.
Oraintxe bertan, horrelako zerbait daukat eginda baina korrikako lasterketen inguruan, 700 lasterketa eta 80000 zerbitzurekin.
Beno, ea erantzun bat jasotzen dudan ;) Dagoeneko ez dut jokatzen bideojokotan baina nere ezagutzekin lagundu ahal badut primeran, horrela proiektu berri baten lan egiteko.
Iker Ibarguren
2015/07/29 21:51 55
Kaixo Anartz!!
ni ere hasia nago App-aren garapenean... Nahi baduzu agian Telegram-eko garapen taldean sartu ahal diZugu ta bertan adostu egin beharrekoak etab github erabiliz kodea partekatzeko etab
Anartz
2015/07/29 22:07
Kaixo Anartz!!
ni ere hasia nago App-aren garapenean... Nahi baduzu agian Telegram-eko garapen taldean sartu ahal diZugu ta bertan adostu egin beharrekoak etab github erabiliz kodea partekatzeko etab
Ni ez naiz hasi berria :P Bi urte pasatxo noa hasi nintzanetik nere kabuz eta oin lanean horren inguruan egiten nago aplikazioak baina lan partekatua bada ba ez zait axola, beti ondo dator beste norbaitekin lan egin, seguru denen artean ikasteko aukera dugula.
Telegram aplikazioa jeitsi beharra daukat. Egia esan ez naiz aplikazio asko edukitzekoa, asko jeitsi frogatzeko, ikasteko, ideiak hartzeko,...baina gero kendu egiten ditut.
Ikusi dut zelan funtzionatzen duen foroan lotuta telegram-eko kontua, Urtzik erakutsi dit, berarekin lan egiten dut. Berak eman ahal ditu erreferentzia txarrak nitaz :P jejejeje
Natiboki hasi zara garatzen? Edo aplikazio hibridoak (Cordova + Ionic edo beste framework bat).
Ni Android natiboki, 2013ko martxotik, lehen urtean ez hainbeste, bihurgailu bat egin nuen (tipikoa, ikasteko gauza arruntekin lan egiten), baina 2014tik aurrera askoz serioago, API-en kontra, notifikazioekin,...
Aplikazio hibridoen arloan, azaroan hasi nintzen Ionic Framework-arekin + Cordova + AngularJS
Iker Ibarguren
2015/07/30 02:56 55
Hori da, Ionic+Cordoba+...+...+...
itzultzean igoko dut kodea Github-era eta nahi baduzu guztion artean erabaki genezake App-ak zer izan beharko lukeen, zer funtzio, zer aukera...
Urtzikin lan egiten baduzu garapena bera ere azkarragoa izango da zuen aldetik, aurrez aurre izanda Apiak sortzerako garaian. Fubtzionalitate batzuk garatuak ditut baina ez dut repora ezer igo garapenean dagoelako.
Alare, nik uste, aurrena zer bilatzen/nahi dugun erabaki beharko genuke guztion artean ta gero lana banatu ahal dugu.
Zer dio komunitateakk?????
Anartz
2015/07/30 20:37
Hori da, Ionic Cordoba ... ... ...
itzultzean igoko dut kodea Github-era eta nahi baduzu guztion artean erabaki genezake App-ak zer izan beharko lukeen, zer funtzio, zer aukera...
Ados nago, hasiera batean "marraztu" egin behar da zer nahi den egin, hori egin gabe zeharo salduta egongo ginateke. Ionic-ekin, Android gailuetarako zuzendua bada bakarrik automatizatua sortzeko arazo gabe, iOS-erako beste kontu bat da dituen ziurtagiri pilekin. Kontua izango da begiratzen jarraitzea.
Hala ere, ni ez dut ezer pintatzen, bakarrik ideiak eman ditut.