Foroa Proiektuaren oinarriak: 1. topaketa: Durangoko azokan

Game Erauntsia Proiektuaren oinarriak 1. topaketa: Durangoko azokan

Proiektu honetan biltzen garen gehienok fisikoki elkar ezagutzen ez dugunez, GE 1. topaketa bat antolatzea pentsatu dut

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 16:32 50

# Durangoko azokan topaketa

49. Durangoko Azoka, "Kulturaren Plaza" dela eta, Game Erauntsiaren 1. topaketa prestatu beharko genuke. Azoka abenduaren 5etik 8ra bitarteko asteburu horretan izango da. Nire proposamena da, kabi@ gunean elkartu eta lehen kontaktua bertan egin ostean inguruko tabernaren batean edo trago/kafe baten inguruan bai jokuez eta baita proiektu honetaz pixka bat hitz egitea.

Zer iruditzen zaizue? Noiz datorkizue ondoen? Bestalde, agian garaiz gabiltza eta norbaitek nahi al du gune honetan Game Erauntsia aurkeztu?



Iker Bellido
Game Erauntsiako Kidea2014/10/08 17:24 55

# topaketa

ideia bikaina iruditu egiten zait! ezagutu ta gauza esberdinetan geure ikuspuntuak aldatu ahal  izango dugu, gainera egun pasa egitea be egin dezakegu azokan zehar bueltatxo bat emanez