Foroa Retro: EmulationStation-erako gaia

Game Erauntsia Retro EmulationStation-erako gaia

Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/07/28 22:26 25

# EmulationStation-erako gaia

Gamerauntsiarentzat EmulationStation-erako gai bat.



Xabier Calvo
Game Erauntsiako Kidea2015/07/28 22:50 25

# Re: EmulationStation-erako gaia

Egun hauetan EmulationStation-arekin aurrera eta atzera ibili naiz Retropiean (Raspberry Piarekin). Azkenean gai bat egitea pentsatu eta lehen proba hemen duzue. Ez ditu sistema denak momentuz, nik ipinita ditudanak soilik.

Retropie erabiltzen baduzue, instalatzeko, Gamerauntsia karpeta /home/pi/.emulationstation/Themes barruan gorde behar duzue eta ondoren EmulatioStation barruan Gamepadean Start sakatu, UI settings-era joan eta bertan Themes atalean Gamerauntsiara aldatu.

Baliteke gai hau kargatzean atzeko plano batzuk zuri agertzea, edo karruselean kuadro txuriak agertzea sistema izenen ordez. Hau zuen Raspberrya VRAM nahikoa ez duelako gertatu daiteke. Hau konpontzeko, Raspi-Config-ean Ram memoria zatiketa konfiguratu daiteke GPU-ari VRAM gehiago esleituz. Raspberry Pi 2 batean 256 MB esleitzea egokia da, gutxi gora beherako bat eduki dezazuen.

Irudiak:

 

 

Deskargatzeko: https://mega.co.nz/#!vR0WTDpa!53Om0F5pi9i0HhZUMrkC-93E7vJfa8uDCX1MGUsfb2c

Ea ba gustatzen zaizuen!



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 13:35 50

# Re: EmulationStation-erako gaia

Jode!! Game Erauntsiko kontsola propioa izateko bidean gaituk!! Ona!! :D