Haritz Odriozola
2016/07/18 16:39 1180
Foroko post hau jolas honetaz hitzegiteko izango da. Hala nola, jolasari errendimendu handiena ateratzeko hainbat estrategia erakutsiko ditugu.
Haritz Odriozola
2016/07/18 16:59 1180
Mailaz azkar igotzeko estrategia bat:
- Eboluzionatzeko 12 karamelu behar dituzten eta sarritan agertzen diren pokemonetatik ahulenak (CP gutxienekoak) behin eboluzionatu eta transferitu. Honela 500 esperientzia lortzen ditugu eta gehiegi ditugun pokemon hauetaz libratzen gera.
- Estrategia hau are gehiago aprobetxatzeko, izan pokemon ahul asko eta karamelu pila bilduta. Horrela dituzunean erabili Huevo Suerte bat (30 minututan jasotako esperientzia bikoizten da) eta ikusi zenbat exp irabazten duzun :D
Horrez gain, Pokemon GO-ren reddit-eko orrian irakurri dudan estrategia bat. Oraindik ez dut probatu egia den, egiaztatzen dudanean komentatuko dizuet. Eboluzioa duten Pokemonei soilik balio die eta honela da:
- Pokemon on bat hartu eta eboluzionatu aurretik eman karameluak eta polvoestelar-a CP-ak igotzeko. Ikusiko duzue nola barra bat betetzen joaten den hobetu ahala pokemona. Barra honek adierazten du zuen entrenatzaile mailarako maximoki hobetzea daukazuen kantitatea. Barra ahal bezain gehien bete, hau da, zure mailarako ahal bezain hobetu pokemona.
- Behin maximoan dagoela, eboluzionatu. Irakurritakoaren arabera, eboluzionatzean reseteatu egiten da barra hau. Gainera eboluzionatzean beti zure pokemonaren CP-ak zenbaki batetaz bidertzen dira (Hobetzeko noski), horrela CP mordoa irabaz daiteke golpera.
Eboluzionatzean irabazten den CP biderkakuntza hurrengo estekan ikus daiteke. Datu horiek esperimentalak dira, jendearen esperientziatik aterata.
Adibide bat jarriko det erakusteko nola funtzionatzen duen. Demagun 100 CP-ko Pidgey bat dugula eboluzionatzeko. Eboluzionatu ostean zenbat CP izango dituen gutxi gora-behera jakitea nahi badugu, taula horretan Pidgey-ren lerrora joan behar gara eta "Avg Multiplic." zutabean agertzen den zenbakia begiratu. Kasu honetan 1.92 agertzen da. Beraz gure Pidgey-ak 100Cp * 1.92 = 192 CP inguru izango ditu Pidgeotto bihurtzean.
Espero baliokoak izatea aholku hauek. Itzuliko naiz info gehiagorekin. Ondo izan.
enoror
2016/07/18 18:56 15
Tresna hau sortu dute eboluzionatu nahi degun pokemonaren CPa zein izango den jakiteko http://pogotoolkit.com/