Foroa Terminologia: LoL-eko kontzeptu batzuk

Game Erauntsia Terminologia LoL-eko kontzeptu batzuk

Patxi Ordozgoiti
2015/01/26 15:19 35

# LoL-eko kontzeptu batzuk

Kaixo guztioi!
LOLean partida bat jolastu ondoren, eta pixka bat buru hautsi ondoren honako termino hauek porposatzen ditut:
 - Trebetasun Boterea = Poder de Habilidad = Ability Power
 - Eraso Boterea = Poder de Ataque = Attack damage
 - Min magikoa = Daño magico = Magic damage
 - Min Fisikoa = Daño fisico = Fisic Damage

Beste kontzeptu batzuek ez dute zailtasun askorik: eraso bizkortasuna, armadura, mugimendu bizkortasuna.

Proposaturiko hauek ba al dute zuen oniritzia? aldaketarik egin behar al da?


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/01/26 15:24 50

# Re: LoL-eko kontzeptu batzuk

Aupa!

Gehienekin ados. Baina Eraso Boterearekin ez nago ziur... Izan ere gazteleratik itzuli duzu eta ez ingelesetik. Zerbait esateagatik baina, "boterea" baino kaltea = damage ez litzateke zehatzagoa? Eraso kaltea edo horrelako zerbait...

Besteak zerrendatuko ditut ados bazaudete



Damian
Game Erauntsiako Kidea2015/02/25 13:34 55

# Re: LoL-eko kontzeptu batzuk

Urtzi,

Zure tesiakin jarraituaz: beste kasuetarako (magic damage eta physical damage) garbi baldin badaukagu "min" (edo "kalte") bezela hobeto daudela, "Attack damage" ere "Eraso min" edo "Eraso kaltea" (eta kasu honetan "Kalte magikoa" eta "Kalte Fisikoa") izan beharko litzateke, ezta?

Ondo legoke LoL-a itzultzea.

D.


Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/02/25 14:11 50

# Re: LoL-eko kontzeptu batzuk

Aupa Damian,

Oso ondo iruditzen zait egin duzun proposamena. Zerrendan sartuko ditut! Eta bide batez, LoL itzul daiteke?? Zer sistema erabiltzen du?



Damian
Game Erauntsiako Kidea2015/02/25 14:40 55

# Re: LoL-eko kontzeptu batzuk

Rito-ko support-era eskari bat bialdu dot. Ia erantzuten dosten.
Jakiñan gañian izango zaitxuet.