Foroa Txapelketak: League of Legends 5vs5 txapelketa
5vs5-eko lehen txapelketari buruz hitzegiteko txokoa.
Haritz Odriozola
2015/02/26 08:41 1180
# League of Legends 5vs5 txapelketa
League Of Legends-en bigarren txapelketarekin gatoz bueltan. Aurrekoaren arrakasta ikusita eta zuen eskakizunari kasu eginez, oraingoan taldekakoa eta liga formatuan izango da. Beraz oraingo honetan norbanakoaren abileziaz aparte, talde lanean nola moldatzen zareten ikusiko dugu.
Bakarka edo taldean apunta zaitezkete. 5-eko taldea osatzen ez baduzue, enkargatuko gara gu taldeak eratzeaz. Talde osoa bazarete, apuntatu indibidualki eta bidali ostean taldeko kide batek gamerauntsia@gmail.com e-postara taldea osatuko duzuenon erabiltzaile izenak, taldearen izena eta logotipoa.
Zorte on denoi !
Arauak:
- League of Legends-eko kontua izatea beharrezkoa izango da eta jolasa deskargatuta izatea. (Biak dohakoak dira).
- "La Grieta del Invocador" mapan izango da partida.
- 5vs5 kontrako txapelketa izango da, liga formatuan. TheProdigyEH zuen lagun listan eduki beharko duzue, berau izango baita partida sortu eta komentatuko duen bat, Robouteguiliam handiarekin batera noski.
- Martxoak 8, igandea, gaueko 00:00 arte dago irekita inskripzio data.
- Partiden ordua inskripzio data amaitutakoan argitaratuko da.
- Talde bat partida batera ez bada agertzen, galdutzat emango zaio.
- Taldeko jokalari batek/batzuek ezin badute jokatu, ezin izango da ordezko norbait sartu ez bazeukaten ordezkotzat jarrita aldez aurretik.
- Liga amaitutakoan, lehen lau taldeen artean playoff bat jokatuko da.
- Taldekideen artean skype edo komunikatzeko programa erabiltzea guztiz onartua dago.
Taldeak
1.Taldea
Izena:
Logotipoa:
Taldekideak:
- Dittbi
- Led
- Gynsun
- Alleya
- Demien
- Goe (Ordezkoa)
2.Taldea
Izena:
Logotipoa:
Taldekiedak:
inigo27
2015/02/26 18:27 35
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
Nire ustez, 5vs 5 eko txapelketa bat egitea gehiegizkoa izanda, talde kopuru on bat izateko, 3vs 3 izan beharko litzateke oraingoz. Ikusiko dugu ea nola ateratzen den.
EuskalGaming
2015/03/01 11:55 30
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
3 vs 3 an? Mapa guztiz aldatuko litzateke egia esateko. Apostu eguingo nuke badagoela jendea mapa horretan ez dakiela jolasten eta, 5 vs 5 eko mapa handiegia geldituko litzateke ala? Agian irtenbidea hori da, mapa normalen 3 vs 3 egitea. Bestela mapa aldatzen baduzue 3 vs 3 ren aurka lehiaketa baina lehenago abixatu eh mapa berezi horretan entrenamendua egiteko.
EuskalGaming
inigo27
2015/03/01 12:58 35
Haritz Odriozola
2015/03/01 13:05 1180
# League of Legends 5vs5 txapelketa
Lasai EuskalGaming mapaz aldatuko bagenu ere abixatuko genukeen aldez aurretik. Horrez gain maparen aukeraketa beti ere zuekin hitzartuko genukeen. Halere aste bat falta da ta aste honetan hainbat puntutan kartelak jarriko ditugu txapelketaren berri emanez, beraz jende gehiago espero degu. Ondo izan !
Ketxup
2015/03/05 21:58
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
League Of Legends-en bigarren txapelketarekin gatoz bueltan. Aurrekoaren arrakasta ikusita eta zuen eskakizunari kasu eginez, oraingoan taldekakoa eta liga formatuan izango da. Beraz oraingo honetan norbanakoaren abileziaz aparte, talde lanean ...Zure erantzuna...
2.Taldea
Izena: Fedeatzaileak
Logotipoa:

Taldekiedak:
· Ketxup
· Mapache rabiosoa
· Fireswordman
· Kage17
· Aeon Lux
Ketxup
2015/03/05 22:48
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
Azkenean aldaketa bat egongo da. Aeon Lux-ren ordez Z1rgUs izango da
Arana96
2015/03/10 16:58
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
3.Taldea
Izena: Pentaetil
Logotipoa:

Taldekideak:
- Arana96
- Josu (jokuan Iósif)
- Zeedro
- Pablejus23
- TonyRk
- jon7euskalduna (ordezkoa)
Bm30
2015/03/10 18:18 30
# Re: League of Legends 5vs5 txapelketa
4.Taldea
Izena: Counter4Junglers
Laburdura: [C4J]
Logoa:

Partaideak:
Titularrak:
- Am16
- Mr Anomalus
- Fntastics
- Artolab15
- Bm30
Ordezkoak:
- ÊlderBär
- RomVillabona
Haritz Odriozola
2015/03/10 18:21 1180
# League of Legends 5vs5 txapelketa
3. Taldea zeate Bm30 baino ondo, apuntatuta :-D :-D
Arana96, zuena ere jada prest.