Foroa Txapelketak: Pro cycling manager txapelketa

Game Erauntsia Txapelketak Pro cycling manager txapelketa

JOTAKE
2015/03/16 09:53

# Pro cycling manager txapelketa

Nire proposamena pro cycling manager jokuaren txapelketa moduko bat egitea da. Ez dakit jende askok jokatzen duen baina tropela web orrialdearekin zerbait egin daiteke elkarleanean eta txirrindularitza eta jokuak uztartu.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/03/16 14:12 50

# Re: Pro cycling manager txapelketa

Txapelketa bat (Itzuli bat) prestatzea oso ideia ona iruditzen zait. Baina tropelakoekin elkarlana zer zentzutan esaten duzu? Guk txapelketa prestatu ostean tropelako webgunean horren promozioa egitea edo zer??

Txapelketa txukun bat antolatzen bada, nik uste ez dela arazorik egongo tropelakoek propaganda pixka bat egiteko... Artikulotxo bat bada ere idazteko eskatuko diegu... :P Ea beren webgunetik txirrindulari zaleak jolastera animatzen diren. Guk ere ordainetan Tropela Pro Cycling Txapelketa izena ere jarri diezaiokegu :D

Zer motatako txapelketa zenuen buruan? Zenbat etapa? Taldeka jolas daiteke?

Beno, ideiak hemen uztartzen joan eta zerbait polita atera daitekeela uste dut. Gero, ea jendea animatzen den!



JOTAKE
2015/03/21 11:48

# Re: Pro cycling manager txapelketa

Nik proposatzen dudana bada lehenengo pasu bat moduan tour edo itzuli handi bat jokaztearena. Hori hasiera moduan, etorkizunean jendea animatuta badago gauza handiago bat egin daitekeena. Tropela bezalako web orrialdean beraiek nahi izanez gero lekutxo bat guri ustez txapelketa hau promozionatzeko. Txirrindularitza eta euskara sustatzeko modu bat izanik. 


andralio
2015/03/21 22:52 30

# Re: Pro cycling manager txapelketa

Alere, joko onen txapelketa bat egingo balitz ez litzateke politagoa izango 2012 urtekoarekin egitea? 
Batetik oraindik ere euskaltel zegoelako, eta bestetik jokoa ez dugunontzat askoz ere merkeagoa izango delako. 
Ideia ona eta aber aurrera ateratzen dan.