Foroa Webgunea: Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Game Erauntsia Webgunea Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 14:31 50

# Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Aupa lagunok!

Game Erauntsiak laster bere lehen urtebetetzea ospatuko duela eta, pentsatu dut oso polita litzatekeela hemen ibiltzen garenon artean zorion mezu batzuk jasotzea.

Gainera, horretarako GEBot gure Telegrameko errobota erabil dezakezue! Bilatu @ge_bot erabiltzailea telegramen, eskatuiozue kodea "/kodea" idatziz. Kopiatu Telegram kode hori zuen webgune honetako perfilean eta ondoren, bidali mezu bat #GE173 traola eta @ge_bot aipatuz.

Adibidez: ZORIONAK Game Erauntsia!! Proiektua jaioberria izanik ere, zenbat momentu polit oparitu dizkidazun!! Urte askoan! #GE173 @ge_bot

Mezu hauek ondoren urtebetetze egunean bertan argitaratuko dudan artikulu batean erabiliko ditut ;)



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 14:37 50

# Re: Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Ez nuen sekula pentsatuko proiektu xume honek urte betean horrenbesteko tamaina hartuko zuenik... Eta oraindik ere egiteko duguna lagunok! ZORIONAK proiektu honetan batean ez bada bestean parte hartzen duzuenoi!! Urte askorako proiektua izan dadila! Gora gu ta gutarrak!



Iker Ibarguren
Game Erauntsiako Kidea2015/08/28 15:08 55

# Re: Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Oso lan ona eta ederra izaten ari da, beste urte askotarako izan dadila!!!





Patxi Ordozgoiti
2015/08/28 15:38 35

# Re: Game Erauntsiak laster urteurrena!!

Ez dakit inoiz esan dudan edo ez, baina bada gauza bat nire barnean denbora askoz daramadana. Gamerauntsia proeiktu honek urtebete bete du oraintxe, eta ziur nago beste asko beteko dituela. Proiektu honetan parte hartzen dugunok, egunero gauzak pentsatzen ditugunok aurrera jararitzeko... badakigu naiz eta proiektua hasi aurreko ibilbidea luzea izan, bakarkako ibilbidea zela ia. Pertsonalki gauza asko ditut Gamerauntsiari eskertzeko, eta honen atzean dauden pertsona guztiei, baina bereziki bat: Bakarkako lana egiten genuen momentuan, eta ia-ia indibidualki jarduten genuenean komunitate ikuspegia eduki izana.


inigo27
2015/09/01 17:03 35

# Re: Game Erauntsiak laster urteurrena!!

ZORIONAK GAME ERAUNTSIA!!!

Benetan proiektu polita egiten ari zarete, euskara eta jolasak gutxitan ikusi nituen interneten, baina proiektu hau aurkitzean asko poztu nintzen.

Zorionak proiektu honetan lanean zaudeten guztiei eta urte askotarako izan dadila!!!