Foroa Webgunea: Foroa eta egituraketa
Foroaren kategoria eta gai desberdinen egitura eztabaidatzeko leku bat irekitzea pentsatu dut
Urtzi Odriozola
2014/09/23 10:42 50
# Egituraketa
Aupa lagunok, hemen behean jada jarrita ditugun atalak ageri dira. Zuen proposamenak idatzi, gero denon artean eztabaidatuko dugu ea atal hori ezarri edo ez. Ondo izan.
Orokorra
-
Off-Topic
-
Webgunea
-
Antolakuntza
-
Proiektuaren oinarriak
Plataformak
-
Xbox
-
PC
- PlayStation

Patxi Ordozgoiti
2014/09/23 11:11 35
# Nintendo ez dezagun ahaztu!
Nire ustez, Nintendo-k merezi du jokoen atalean, azpi sekzio bat. Agian ez Wii/WiiU, baina bai Nintendo oro har.
Urtzi Odriozola
2014/09/23 13:39 50
# Meristationen egitura gustatzen zait
Meristationen egituraren erreplika bat egin genezake... Jokuak genero aldetik sailkatuta, plataformaren arabera (oraingoak eta baita retroak ere)... http://zonaforo.meristation.com/

Urtzi Odriozola
2014/09/25 16:18 50
# Jakinarazpen automatikoak
Eposta automatikoak sartu ditut. Oraingoz sinple eta estetika gutxirekin baina motorrak funtzionatzen badu, mezu dotoreago eta osatuagoak bidaltzea pentsatu dut.
Proiektua egurrean doa aurrera! Animo!

Urtzi Odriozola
2014/09/25 16:26 50
# Jakinarazpen hautaketa
Oraingoz mezua denei gai berdinean idatzi duten guztiei iristen zaie jakinarazpena, baina laister profilean norberak zein jakinarazpen jaso nahi dituen aukeratzeko parada izango du. Bide batez, mezu hauen bidez, probak egiten ari naiz ;)

Bingen Galartza Iparragirre
2014/09/30 16:27 55
# Proposamena
Aupa Urtzai!
Proposamen txiki bat:
Posible al da Foroaren lehengo orrialdean "azken mezuak" jartzea? Horrela ez gara zertan kategoriaz kategoria ibili behar gauza berririk ba ote dagoen bilatzen.
Galaipa
Urtzi Odriozola
2014/09/30 17:58 50
# Re: Proposamena
Ea oraingoan... pixka bat txukunago jarri dut. Informazio gehiegi ere ez dut jarri nahi formatu horretan... bestela bista bera guztiz aldatu beharko dut. Zuek esan, baina nik uste horrela ondo dagoela

Ander Intxaurrondo
2014/10/01 12:35 35
# Beste proposamen bat
Kaixo,
Posible litzateke foroaren orrialde nagusian aldaketatxo bat egitea? Nik uste atal bakoitzeko mezu kopuruaren ordez, honen post kopurua jarrita, hau da, "Mezuak" ordez "Gaiak" edo horrelako zerbait jarrita askoz txukunago gelditu daitekeela uste dut.
Ta bejondeizuela egiten ari zareten lan guzti honengatik! Segi horrela eta ez utzi!
![]()
Urtzi Odriozola
2014/10/01 13:28 50
# Re: Beste proposamen bat
Gustatu zait ideia eta pare bat aldaketa txiki egin dizkiot. Gai kopurua sartu dut baina hala ere mezuena mantendu... ea gustatzen zaizuen

Xabier Calvo
2014/11/01 23:27 25
# Re: Beste proposamen bat
Kaixo,
Nik Retro edo sistema klasikoak izeneko foroa gehituko nuke (gai hori niri interesatzen zait behintzat, espero besteentzatko horrela izatea), bertan sistema zaharrez hitz egin genezake: NES, Atari, Megadrive, Neo Geo...
Eta bide batez zorionak egindako lan eder honegatik! Mila esker, segi horrela.
