Foroa Webgunea: Auto gameplayak

Game Erauntsia Webgunea Auto gameplayak

Auto gameplayak nola funtzionatzen dute? Nola erauzi nire bideoak youtube kanaletik automatikoki? Sistemak zuregatik egingo du. Ikasi ondoren egin beharrekoa pausuz pausu

Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/26 14:09 80

# GamePlayak argitaratzeko prozedura

Behin administrazio gunean sartuta, demagun ipatx erabiltzailea bezala, hemen beheko irudian agertzen den moduko menua agertuko zaizue. Bertan aurkituko duzuen lehenengo aukera da gameplay automatikoena.

Sistemak 15 minutuz behin, Game Erauntsiako jokalari guztien youtube kanalak begiratu eta bakoitzaren azken 5 bideoak erauzten ditu




Automatikoki sistemak erauzten dituen bideoak (bakoitzari bereak) zerrenda batean aurkezten zaizkio (Ikusi hurrengo irudia). Baina zuen kanalean dauden bideo guztiak gameplayak ez direnez, aukeraketa bat egin beharko duzue. Gameplaya dena eta argitaratu nahi duzuena txukundu beharko duzuelarik.



Auto gameplay sistemak ia informazio osoa ekartzen du bideo bakoitzeko. Bideoaren irudia eta guzti! Baina ordenagailu eta automatak igarleak ez direnez, gameplayak filtratzeko erabiltzen ditugun balioak eskuz sartu behar dizkiogu: Jokoa, plataforma, zailtasuna eta jokagarritasun kategoriak. Auto gameplay bat irekitzen baduzue, ohartuko zarete datu hauek hutsik daudela. Bada orain da momentua GamePlaya izango denaren datu guztiak errepasatu, zuzendu eta falta direnak sartzeko. Eta hemen txapa sartuko dizuet, baina MESEDEZ, izan pazientzia pixka bat eta fijatu datu guztiak zuzenak direla, akats ortografikorik ez dugula, izenburu eta parrafoen hasierak letra larriz daudela... Izan ere, bideoa grabatu eta editatzen pasa duzuen denboran hartutako lanak pikutara joan daitezke ondoren webgunean itxura kaxkarrarekin aurkezten badira.





Behin hau eginda, gorde autogameplaya. Konturatuko zineten oraindik ez dela ezer publikatu. Nahi adina aldiz ireki, moldatu eta gorde dezakezue auto gameplay bat. Egindako lanarekin ados zaudetenean, argitaratu nahi dituzuen gameplayak zerrendan aukeratu eta menuko ekintzetan "Gameplayak onartu" aukera sakatu. Auto gameplaya GamePlay bat bihurtuko da webgunean zuzenean argitaratuz. Auto gameplaya berriz ezabatu egingo da zerrendatik. Nahi adina auto gameplay onartu edo argitaratu ditzakezue aldi bakoitzeko!

 
Espero dut azalpen hauekin dena argi geratu izana. Zalantza edo iradokizunen bat baldin baduzue ez gelditu isilik!!!