Foroa Webgunea: Foroetako postak sinkronizatu

Game Erauntsia Webgunea Foroetako postak sinkronizatu

Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/29 22:57 1180

# Foroetako postak sinkronizatu

Urtzi, adibide baten bidez azalduko diat ze bestela zaila dek azaltzeko.

Imaginatu nik daukaten post-a PC atalean "Project CARS" izenekoa. Auto lasterketetakoa danez baita ere Lasterketak atalean jun berko luke. Posible litzateke bietan egotea ta batean aldaketa bat egiten denean bestean ere agertzea ?

Hartara plataforma importa gabe auto lasterketak bakarrik nahi dituen erabiltzaile batek "Lasterketa" atalera joango dek, ta aldiz ordenagiluko jolasak bakrrik nahi dituenak "PC" atalera. Baina bietan azalduko ziok gauza bera.

Akaso lan handia dek programatzeko, baina post-a sortzen duenari ze generotakoa ta ze plataformatakoa den eskatuz gero automatizatu laizkela iruitzen zitek. Baino bueno, nere irudipenetik posible izatera...

Ondo segi !



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 09:33 50

# Re: Foroetako postak sinkronizatu

Bai uste dut ulertu dudala... Hala ere, barkatu nire ezjakintasuna baina funtzionalitate hau beste nonbait aurrez ikusita daukazue? Nire ustez onena, bikoizketen kontrol hori foroa sortu duenaren esku uztea da. Horrela, fororen batean gai bat sortzen den bakoitzero administratzaileari eposta bat bidali diezaiokegu, eta berak erabaki dezala gai hori beste fororen batean bikoiztu behar den ala ez. Hala bada, administrazio gunetik modu erraz batean egiteko modua jarriko dut.



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 10:06 1180

# Foroetako postak sinkronizatu

Ados nago foroko administratzailea arduratzea hortaz. Baina norbaitek post horretan erantzun berri bat egiten duen bakoitzean bikoiztu beharko litzateke, ala behin egin ta listo ?



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 10:29 50

# Re: Foroetako postak sinkronizatu

Ez ez... Gaia bat eta bakarra izango litzateke eta beraz, bi forotara lotzeko aukera. Horrek esan nahi du, gai horretan idazten diren mezuak ere bakarrak direla baina bi forotan agertuko liratekeela.


Ez dakit ulertu duzun... haria bat eta bakarra izango da beti, baina foro batetik zintzilikatzeko aukera izan beharrean bi edo gehiagotatik zintzilikatzeko aukera jarri daiteke.



Haritz Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 14:38 1180

# Foroetako postak sinkronizatu

Bai bai hoixe nahi nuen. Ahal badek egin perfekto.



Urtzi Odriozola
Game Erauntsiako Kidea2014/09/30 19:06 50

# Re: Foroetako postak sinkronizatu

Bale, listo. Uste dut dagoeneko funtzionalitate hau behar bezala funtzionatzen ari dela. Gai hau itxi egingo dut beraz